ETXEKO LANGILEEN AURKA GAUZATZEN DEN BIOLENTZIAK MILAKA AURPEGI DITU

Argitaratua 2018(e)ko Maiatzaren 31, 14:22

Violencia

SOS Arrazakeriak Estatuko aurrekontu orokorren proiektuan gehitutako etxeko langileen sistema bereziari dagokion zuzenketa errefusatzen du

Duela apenas hilabete t’erdi, gizon batek bera zaintzen zuen eta egoera irregularrean zegoen etxeko langile gazte bat bortxatu zuen Tolosan. Pasa den astean etxeko langileen kolektiboaren kontrako beste kolpe gogor bat bizi izan genuen, 2018rako estatuko aurrekontu orokorren proiektuaren onartzea.

Alderdi Popularrak, azken orduan, etxeko langileen sistema bereziaren “normalizazioa” burutzeko prozesua 2024ra arte atzeratzeko zuzenketa sartzea lortu zuen. Prozesu hau 2012ko urtarrilaren 1ean* hasi zen eta erregimen orokorreko kotizazio baseak (eta motak) eta etxeko lanen arlokoak parekatzea du helburu nagusietako bat. Duela zazpi urte adostutakoaren arabera parekatze horrek 2019an burutua beharko luke. Egun, etxeko langileen soldatei dagozkien kotizazio baseak “artifizialki” baxuak dira. Izan ere, 167,74€-ko base minimotik 896,94 €-ko maximora doazen zortzi tarteren bitartez finkatzen dira base hauek, soldata errealak islatzen ez dituztelarik -bereziki lanbide arteko soldata minimoa gainditzen ez dutenean-. Erregimen orokorrarekin alderatuz, ezberdintasuna izugarria da: 2018 urterako ezarritako minimoa 858,6 €-koa da eta maximoa 3.751,2 €-koa. Guzti honek eragin handia du base hauekin kalkulatzen diren prestazio eta pentsioetan.

Parekatze prozesuaren nahita eragindako atzerapen honen beste efektu negatibo batek erregimen orokorrean enkoadraturiko langile guztiek -etxeko langileek salbu- duten onurarekin du zer ikusia: ezgaitasun eta erretiratze pentsioen kalkulurako kotizazio hutsuneen integrazioa. Esandako pentsioak faktu eragilearen aurretiko denboraldi (luzeetan) egindako kotizazioaren arabera kalkulatzen dira. Tarte horietan “hutsuneak” egon badira -kotizatu gabeko urte edo hilabeteak- base minimodun kotizazio denboraldi bezala hartzen dira. Etxeko langileen kasuan -euren egoera ‘normalizatzen’ ez den bitartean- kalkuluak esklusiboki jasotako soldata errealaren arabera egiten dira eta egingo dira.

Guzti hau esanda, aurrekontu orokorren proiektuan egindako aldaketak ez dio baseei aplikatu ahal zaizkien parekatzeari eragiten eta 2019tik aurrera aterako litzateke hau aurrera.

Espainiako egungo gobernuak etxeko langileen kolektiboak -pertsona etorkinen presentzia oso esanguratsua duenak- pairatzen duen diskriminazio nabarmenaren luzapena justifikatzeko darabiltzan arrazoiak betikoak dira: etxeko langileen sistema berezia erregimen orokorrera guztiz parekatzeak, familientzako eta segurantza sozialerako karga gehigarria suposatzen duela.

SOS Arrazakeriak ez du argudiaketa hipokrita eta maltzur hau konpartitzen. Dependentzia eta gaixotasun arriskuen aurrean etxeko langileak, eta bereziki etorkinak, babes sozialaren sistema ahulak dituen zuloak betetzen ari dira. Kasu askotan euren osasun fisiko eta psikikoaren kontura. Gainera, uste dugu ‘demokratikoa’ aldarrikatzen den politika bat ere ezin dela talde zahurgarrienen (emakume eta pertsona etorkinen) eskubideen diskriminazio eta mespretxuan sostengatu. Horregatik erabat arbuiatzen dugu aipatutako zuzenketaren eransketa eta alderdi politikoak eta entitate sozialak deitzen ditugu honen behin betiko onarpenari aurka egitera.

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web