ERRONKA GARRANTZITSUENA

Argitaratua 2016(e)ko Apirilaren 28, 10:37

Iturria: Real Sociedad

Af%20fotos%20nota%20de%20prensa-02

SOS Arrazakeriaren kide izan nahi duzu?

(PDF)

Datorren larunbatean, Anoetan Real Madril taldearen aurka jokatuko dugun partidan, errefuxiatuak bizitzen ari diren egoera agerian jartzeko ekitaldi bat egingo dugu.

Siriako 10 haurretik ia 9k (8,4 milioi) gerraren ondorioak jasan behar izan dituzte. Horien artean, 2,4 milioi haur errefuxiatu gisa bizi dira Libano, Turkia, Irak, Jordania, Egipto eta Afrika iparraldeko beste herrialde batzuetan.

Bere tragedia gatazkaren lehen ekintza belikoko lehen inpaktuaren harrabotsarekin hasi zen. Orduan hasi zen beraiek jokatzea erabaki ez zuten partida bat, eta eguna joan eguna etorri horretan harrapatuta daude. Egunez egun aurrera oinez… Helmuga? Etxekoekin elkartzea, normaltasunarekin, euren lurrarekin, atzean utzi zutenarekin elkartzea.

Realeko kide garenok, SOS Arrazakeriako laguntzaile ere bagaren aldetik, aurrerapauso bat egin eta ekitaldi hau aprobetxatu nahi dugu gehien behar dutenei, kasu honetan haur errefuxiatuei, protagonismoa uzteko.

Horretarako hamaikako bat sortu dugu beraien izenekin, izen bakoitzaren atzean historia bat dagoelako. Ezagutu beraiena gure webgunean. Partidarik garrantzitsuena iristeko dagoelako, eta lehenbailehen izatea nahi dugu.

Anoetan bere lekua izago dute markagailuan, megafonian baita zelaian ere. Realeko jokalariak haur errefuxiatu hauen egoera agerian jartzeko kamiseta berezi batzurekin zelairatuko dira.

Bestalde, Realak dohaintza ekonomiko bat egingo die ONG desberdinei (SOS Arrazakeria, Unicef eta Save the Children) errefuxiatuekin egiten duten lanean aurrera jarrai dezaten. Aldi berean Realeko zaletu guztiei deia luzatzen die beraiek ere laguntza eman dezaten haur hauek beraien bizitza, atzean utzitako normaltasuna lehenbailehen berreskuratu dezaten.

Real

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web