Errefuxiatuekiko elkartasuna!

Argitaratua 2016(e)ko Maiatzaren 26, 08:55

Idomei

Elkarretaratzea egiteko, larunbatean, hilaren 28an, 13:00etan, Donostiako Boulevarrean.

Egunotan Grezian Idomeniko eremuaren ebakuazioarekin ikusten ari garen ikuskizuna asilo-eskubidea aitortzeari uko egiteko darabilten kudeaketa polizialaren beste urrats bat da. Polizia-bitarteko ugari erabili dituzte ebakuazioan, eta GKEak eta komunikabideak kanporatu ostean, zenbait egunez elikagaiak iristea oztopatu ostean eta eremurako ur sarbidea eten ostean, hiru mila pertsonatik gora autobusetara igoarazi dituzte, Grezian barrena sakabanatuta dauden hainbat zentrotara eramateko. Zentro horiek armadaren kontrolpean daude, elikagai eskasia dute, ez dute osasun-arretarik eskaintzen, ezta hirirako garraio-zerbitzurik ere... Gehientsuenak industria-pabiloi zaharrak dira, oinarrizko zerbitzurik gabeak, eta hirietatik oso urrun daude. Komunikabideek ez dute horietara sartzeko baimenik.

Beste hiru mila pertsonak oinez alde egin dute Idomenitik, poliziak lekualdatzea ekiditeko, eta mendirantz abiatu dira, horrek dakartzan gabezia eta arrisku guztiei aurre egiteko prest.

Ezin gara sorgor gelditu errefuxiatuenganako tratu txar horien aurrean eta asilo-eskubidearen iruzur horren aurrean. Europar Batasunak eta Turkiak adostutako hitzarmen lotsagarriaren ostean, kanporatu ez dituzten errefuxiatuek tratu txarrak pairatzen jarraitzen dute.

Bien bitartean, Europako gobernuek ez dituzte bete 160.000 errefuxiatu hartzeko gutxieneko akordioak ere. Espainiako Estatua, zeina baiten txapelduna akordioa ez betetzen, hainbat dozena errefuxiatu hartzen ari da egunotan, pixkana-pixkana, konpromisoak betetzen dituela erakutsi nahian edo. Karikatura bat besterik ez da.

Politika horiek gaitzesten ditugula adierazi nahi dugu.

Errefuxiatuei harrera egiteko konpromisoak berehala bete daitezela eskatu nahi dugu.

Asilo-eskubidea errespetatzea nahi dugu, eta, ondorioz, Europar Batasunera iritsitakoak hango herrialdeetan barrena askatasunez ibili ahal izatea, nagusiki Grezian barrena.

Hori dela eta, deialdi bat egin nahi dugu:

Elkarretaratzea egiteko, larunbatean, hilaren 28an, 13:00etan, Donostiako Boulevarrean.

Harreraren aldeko gizarte-erakundeen plataforma: Gipuzkoa Solidaria

Ongi etorri, Errefuxiatuak

Unnamed

        Bizilagunak Poster Aldatuta

 Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web