EHUko ikasleek Auschwitz-Birkenauko sarraski esparrua bisitatuko dute SOS Arrazakeriaren eskutik

Argitaratua 2018(e)ko Ekainaren 23, 14:58

Bidali

Zuzenbide, kriminologia eta psikologiako bederatzi ikaslek formakuntza ikastaro bat egingo dute Giza Eskubideei buruz Polonian, ekainaren 29tik uztailaren 2ra bitarte. Taldean ere izango dira Esuko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko, EHUko eta SOS Arrazakeriako ordezkariak. Gaur goizean aurkeztu dute bidaia Donostian.

Auschwitz-Birkenaurako bidaiak aukera emango du gogoeta egiteko giza eskubideen muturreko urraketei buruz eta pertsonen deshumanizatzeari buruz. Egitasmo honek Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendaritzaren laguntza du. Bisitak amaiera emango dio 2017-2018 ikasturtean segregazio eta diskriminazio gaietan dauden ardura pertsonal eta kolektiboei buruz ikasleek egindako prestakuntzari.

Esperientzia ebaluatuko du UPV/EHUko Gizarte-Psikologiako Sailak, ikusteko zer nolako eragina izan duen gazte hauen sinesmenengan, erantzukizun sozialean eta gizartearekiko balio positiboetan. Bere testigantza jaso eta ekintza kolektiboak antolatuz, jakin nahi da ze inplikazio maila duten giza eskubideen defentsan eta pertsonen duintasunaren alde Memorial eta museoa bisitatu ondotik.

Sarraski eta kontzentrazio esparruparadigmatikoari buruzko jarduera hau parte bat da SOS Arrazakeriak Holokaustoaren inguruan egiten dituenen artean. Haietariko batzuek erakundeen laguntza jaso dute 2010 urtetik, besteak beste Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako udalarena. Zehazki, Holokaustoari buruzko ‘Pentsa ezazue hori benetan gertatu dela’ hezkuntza egitasmoa: irakaskuntza ertain eta unibertsitarioko ikasleei zuzendua, haien espiritu kritikoa sustatzeko eta gaur egungo joera diskriminatzaile eta arrazistak antzeman eta haiei aurre egiteko gure ingurune hurbilean.

Bidaia egingo duen EHUko Kriminologia kaslea den Garbiñe Tobajasek adierazi du, “Auschwitzera bidaia, ikaskideen arteko irteera entretenigarria baino zeozer gehiago izango delakoan nago. Espero dut neure buruari erantzun ahal izatea ia orduan horrelako izugarrikeria egin zuten “haiek” eta gaurgo “gu” hain desberdinak garen”.

Maribel Vaquero, Gipuzkoako Foru Aldundiko Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendari Nagusiarentzat “ Aldundiarentik aukera bat da ‘Pentsa ezazuen hori benetan gertatu dela’ bezalako ekimenak laguntzeko, giza eskubideen cultura sustatzeko aukera eta Holokaustoa bezalako gertakarien bidez ikasleen pentsamendu kritikoa bultzatzeko. Ikusteko nola, kasu honetan juduen kontrako aurreritziek lehenik eta gorrotoak ondoren, tragedia hau eragin zuten. Beste maila batean ere giza eskubideen jazarpena eragiten duten diskriminazio eta arrazakeria, hain zuzen ere”.

Auschwitzeko bisitan asmoa da ikasleek ikas dezaten esparruaren historia, populazio juduaren sarraskia eta bertan ezarritako krimen mekanismoak; halaber, gogoeta egin dezaten gertatutako guztia posible egin zuten diskurtso eta praktika sozialen inguruan eta uler dezaten zer ardura duten beraiek etorkizuneko desberdinkeria eta/edo diskriminazio moduak aurreikusten eta borrokatzen.

Egitasmo hau gertaera historiko batean oinarritzen da, zeinak argiki erakusten eta ulertarazten baitigu nola testuinguru jakin batek (krisi ekonomikoa, alderdi tradizionalen sinesgarritasun gabezia, antisemitismo larbatu handia eta gorantzako xenofobia eta arrazakeria…) eta ideologia zehatz batek instrumentalizaturiko sentimentuek (beldurra, segurtasunik eza, umiliazio kolektiboa, frustrazioa eta gizarte antsietatea) sortuko duten gizateriaren historiako sarraski larri eta paradigmatikoenetako bat. Gogoan izan hori dena “Europa zibilizatuaren” bihotzean gertatu zela, mendebaldeko herrialdeen artean garatuena kulturan eta zientzian.

Bidaiara doazen ikasleek aurretik Holokaustoari buruzko lana egin dute 2017-2018 ikasturtean, eta aukeratuak izan dira SOS Arrazakeriak Holokaustoari buruz antolatu zuen idazki lehiaketan arrazakeriari buruz egindako ekarpen kritikoengatik. Partehartzaileen idazkiak kultura eta akademiako hainbat pertsona ospetsuk hautatu zituzten, nola diren Mariano Ferrer edo Luisa Etxenike, besteren artean.

Auschwitz-Birkenaura doan taldeari gehituko zaizkie Monica Hernando Eusko Jaurlaritzako Biktima eta Giza Eskubideen zuzendaria, Maribel Vaquero Gipuzkoako Foru Aldundiko Elkarbizitza eta Giza Eskubideen zuzendaria, Xabier Urmeneta sail bereko teknikaria, Maialen Olabe eta Irene Gantxegi Madina Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko kideak, Maitane Arnoso Gipuzkoako SOS Arrazakeriako lehendakaria, Magda Bobowick EHUko Psikologia fakultateko irakaslea eta Peio Gutierrez Zazpi terdi ekoizpen etxeko kidea.

Itzulitakoan, hainbat jarduera egingo dira unibertsitateko eta tokiko inguruetan 2018-2019 aldian.

Informazio gehiago: Anaitze Agirre Larreta 655 71 72 92 anaitze.agirre@sosracismo.eu

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web