E-15, AAZen aurkako Eguna

Argitaratua 2014(e)ko Ekainaren 13, 09:53

15j

Close

kartografia bat AAZetan atxikitzea salatzeko

Datorren E-15erako antolaturiko AAZ Atzerritarren Atxikitze Zentroen aurkako Egunarekin bat,  Migreurop sareak www.closethecamps.org, webaren gaztelerazko bertsioa aterako du; datu base batek eta “Atzerritar pertsonen atxikitzeen kartografia dinamikoa”k osatuta, ahalik eta jende gehienari helarazi nahi zaizkio atxilotze administratiboari buruzko informazioak eta berorrek pertsona etorkinen bizitzan eta eskubideetan dituen ondorioak.

Openacces393. Atzerritarrentzako atxikitze zentro itxien kopuru hori ageri da closethecamps.org webgunean; 2013an sareratu zen (frantsesez eta ingelesez), 2011n hasitako  Open Access Now kanpainaren barruan; kanpaina horrek lortu nahi du atxikitze zentroetarako sarrera baldintzagabekoa izatea gizarte zibilarentzat eta kazetarientzat.

Migreuropek, jada 10 urtez lanean atxikitzeak zenbatzen eta dokumentatzen, etorkinen atxikitze eta kanporatze mekanismoen kontra dagoen jendea mobilizatu nahi du, haien oinarrizko eskubideak babesteko. Horregatik, Migreuropen parte garen erakundeok, E-15ari begira, atxikitze zentroak ixteko eskatzen dugu, haien izate hutsa oinarrizko eskubideen urratzea besterik ez baita, are larriagoa bertan atxikitako pertsonen eskubideen urratzeak etengabe salatzen direlarik.

 Close webgunea ekainaren 15eko 10:00 orduetan egongo da sarean.

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web