Donostia. Harrera duin eta oso baten aldeko hitzordua

Argitaratua 2019(e)ko Urtarrilaren 31, 10:59

Sin%20t%c3%adtulo

SOS Arrazakeriak parte hartzera deitzen du otsailaren 3ko manifestazioan

Joan den larunbatean, hilak 26, Irungo Harrera Sareak hainbat erakunderen laguntzarekin antolatu zuen harrera duin eta oso baten aldeko manifestazioari herritarrek emandako erantzun handiak jarraipena izango du Donostian datorren igandean, otsailak 3.

Hainbat erakundek manifestaziorako deia egin dute “inor ez da legez kanpokoa” eta “eskubide guztiak denontzako” leloekin.

SOS Arrazakeriak 20 urte eta gehiago daramatza aldarrikapen horien aldeko lanean, eta bat egiten du deialdiarekin, egoera bereziki dramatikoa den honetan.

Milaka dira jada Mediterraneoa zeharkatu eta Europako Batasunera iritsi nahian itota hildako lagunak, Batasunak berak indarrean duen muga itxien politikaren ondorioz.

Espainiako Gobernuak, bat eginda EBeko beste gobernuen itxikeriarekin, baimena ukatzen die Aita Mari eta Open Arms ontziei Mediterraneora joan eta itolarrian diren ehunka pertsona salbatzeko. Hala, kriminala beste izenik ez duen politika baten laguntzaile da.

Euskal erakundeek, “igaroan diren migratzaile”deitu kolektiboarentzat hainbat baliabide jarri badituzte ere, ez dira gai izan bertan geratzen diren migratzaile baliabide gabekoei gauza bera eskaintzeko, kalean gera daitezen ekiditeko. Negu giroan bereziki gordina da erakundeek ez konpontzea kale gorrian bizi behar dutenen egoera, berdin bertakoena nahiz migratzaileena.

Hori dela eta, aldarrikapen orokorrez gain, eskatzen dugu

Premiazko neurriak, kalean bizi beste aukerarik ez dutenei arta duina emateko, bertakoak izan nahiz migratzaileak.

Herritarrei dei egiten diegu, helburu hauek buruan, Donostiako Bulevarrean datorren igandeko 12etan, hilak 3, egingo den manifestazioan parte hartzera.

Logo Sosracismo

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web