Covid-19 dela eta alarma egoera ezarri izanak atzeratu egingo du XXIV. Arrazakeriaren Aurkako Martxa

Argitaratua 2020(e)ko Martxoaren 26, 10:34

Cartel

PRENTSA OHARRA

Donostia, 2020ko martxoak 26. Datorren iganderako, martxok 29, aurreikusita zegoen XXIV. Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Martxa, urtero egiten dena martxoaren 21en inguruan, Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna kari. Ordea, Covid-19 izurritea dela eta ezarritako alarma egoerak antolatzaileok behartu gaitu –SOS Arrazakeria, medicusmundi Gipuzkoa eta Euskadiko GKGE Koordinakundea- berau atzeratzera, oraindik zehaztu gabeko data batera.

Aldi honetarako, Martxa babestu dugun 51 erakundeok honako leloa aukeratu dute: “Zure papera garrantzitsua da”. Lelo honekin salatzen dute zein eguneroko babesgabea bizi duten paperik gabe dauden migratzaileek. Adibide dira asiloaren zain daudenak, kontraturik gabeko emakume langileak, oraindik errotze agiria lortu ez eta lan egin ezinik daudenak, edo eta kalean bizi behar dutenak. Azken finean, paperik gabe dagoenak eskubide gabeziaren eguneroko gordina bizi behar du; are gehiago egunotan, tartean delarik koronabirusaren izurritea; martxaren antolatzaileak saiatuko gara egoera hauxe islatzen eta salatzen sare sozialetan eta hedabideetan.

Aurtengo komunikazio eta salaketa kanpaina sortzeko berriro jo dugu Usandizaga BHIko Publizitate Grafikoko ikasleengana. Berez, kanpaina hasita zegoen sare sozialetan alarma egoera ezarri zutenerako, eta aurrera jarraituko du Martxaren data erabakitakoan, #sinpapeles eta #martxa2020 traolekin.

Jarraian, XXIV. Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Martxa babesten dugun erakundeen zerrenda: SOS RACISMO • MEDICUS MUNDI GIPUZKOA • COORDINADORA DE ONGD DE EUSKADI • ADISKIDETUAK • AMHER • AMNISTIA INTERNACIONAL • ARRATS • ASOCIACIÓN ADECO • BEHAR BIDASOA • BIDEZ BIDE ELKARTEA • CALCUTA ONDOAN • CEAR EUSKADI • CITE-CCOO • DENON ELKARTEA • EHGAM • ELA SINDIKATUA • ELAN-EUSKADI • ELKARTEAK • EMAKUMEEN ETXEA • EMAÚS FUNDACIÓN SOCIAL • ESF • ESK • ESPERANZA LATINA • ETIOPIA UTOPIA • FUNDACIÓN ADSIS • FUNDACIÓN PAZ Y SOLIDARIDAD DE EUSKADI • HAURRALDE FUNDAZIOA • HIRITARRON HARRERA SAREA/ RED DE ACOGIDA CIUDADANA • HELDUAK • HERNANIKO HARRERA SAREA • IRUNGO HARRERA SAREA/ RED DE APOYO DE IRÚN • KOLORE GUZTIAK • KOMITE INTERNAZIONALISTAK • LAB SINDIKATUA • LOIOLA ETXEA • MALEN ETXEA • MATIZ • MODAHARA • MUGARIK GABE • MUGEN GAINETIK • MUNDUBAT • ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK • PLAZANDREOK • PLURALIDAD POR AFRICA • PROSALUS • PROYDE-PROEGA FUNDAZIOA • SETEM HEGO HAIZEA • SODEPAZ EUSKADI • STEILAS • TAU FUNDAZIOA • ZERO POBREZIA

 Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web