Argitaratua 2014(e)ko Ekainaren 19, 10:22
Gutuna Ceutako Espainiar Gobernuko Ordezkariari eta Espainiako Erreinuko Barne Ministroari
CEAR-Errefuxiatuaren Laguntzarako Batzordeak, Andalucia Acogek, Elin Elkarteak, SOS Racismo Federazioak, Digmun Elkarteak, IDHC-Kataluniako Giza Eskubideen Institutuak, Ceutako Pedagogia Ciudadana Elkarteak eta APDHA-Andaluziako Giza Eskubideen Elkartea taldeek beraien kezka larria adierazi nahi dizuete Ceutan Penintsularatzeko baimenen zain dauden siriar herritarrez egoeraz…
Haietarik 87 Ceutako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean daude kanpatuta, Erregeen Plazan. Emakume eta haur, batzuk 80 urtetik gorako amonak, bata 15 eguneko jaioberria, familia osoak daude egoera tamalgarrian bizitzen inolako giza laguntzarik gabe, ezta Gurutze Gorriarena ere.
Oinarrizko giza eskubideen urraketa onartezin hau autoritate printzipioaren aitzakian gertatzen ari da eta dei efektua saihestu nahian. Krudela da familia osoak sufritzen edukitzea jende gehiago etortzea ekiditeko. Ez dezagun ahaztu pertsona horiek gerra batetik ihesean datozela eta beren bizia arriskuan jarri dutela herrialde ustez demokratiko batera iritsi eta bizitzak segurtasunean eta etorkizun bati begira eraikitzeko.
Espedienteen tramitazioen arrazoirik gabeko atzeratzea kalte handia eragiten ari da familien egoeran. Erakundeok ez dugu ulertzen administrazioaren ardura falta, eta, ondorioz, pertsona horiek behartzea egoera gizagabe batean bizitzera. Ulergarria da espedienteen tramitazioak arrazoizko denbora bat eskatzea, baina oraingo honetan neurriz kanpo gainditu da, eta edonola ere, ezin da burokrazia lehenetsi pertsonen bizitzen gainetik.
Hau dena dela eta, eskatzen dizuegu lehenbaitlehen tramita ditzazuen beharrezkoak diren baimenak Ceutan gogoz kontra dauden herritar siriarrak Penintsulara libreki joan ahal daitezen.
Elin Elkartea
Digmun Elkartea
Pedagogia Ciudadana Elkartea
Andaluziako Giza Eskubideen Elkartea
Errefuxiatuaren Laguntzarako Espainiako Batzordea
SOS Racismo Federazioa
Kataluniako Giza Eskubideen Institutua
Andalucia Acoge
Andaluziako Giza Esbubideen Aldeko Elkartea – Elkartasun Arloa
Harremanetarako:
Asociacion Pro Derechos Humanos de Andalucia – Area de Solidaridad Internacional
Avda. Constitucion 1812 - n.1, 11008 Cadiz
Telf.: 956228511 – e-posta: apdha.cadiz@gmail.com