Ceuta eta Melilla. Mugetako errepresioak ez du arazoa konpontzen, larritzen baino.

Argitaratua 2014(e)ko Maiatzaren 29, 09:48

Iturria: Mugak / SOS Racismo

Alambradaceuta

Testua DPFn

Milaka lagun dira, gaur bertan ehunka batzuk, Ceuta eta Melillara iristen direnak haien osotasun fisikoa arriskuan jarriz, eta baita bizitza ere. Bidaia latza eginda herrialde askotan barrena, non denetariko irain, sufrikario eta estortzio jasan dituzten, azkenik iristen dira, nahiz eta larrua urratu espainiar gobernuak paraturiko hesi labanadunetan; nahiz eta saio bakoitzean marokoar poliziek egurtu; nahiz eta Espainiako segurtasun indarrek erreprimitu eta legez kanpo egotzi behin hesia gaindituta.

Uka ezinezko gertaera baten aurrean gaude. Errepresioak ez du geldiaraziko beste irtenbiderik ez duten jende horien etorrera. Ordea, hori da espainiar gobernuak eta Europako Batasunean mugen kontrolerako politikak erabakitzen dituztenek aukeratutako bide bakarra. Hesi gehiago jartzeko diru eske dabiltza, arantzadun hesi gehiago, itsasontzi militar gehiago, polizia gehiago, kamara termiko gehiago, helikoptero gehiago…

Zergatik? Etekina ateratzen diotelako. Milaka bizitzaren truke bada ere. Iritzi publikoari sinestarazten diote immigrazioa mehatxu bat dela; kanpoko etsaia, eta gobernuak berarengandik babesten gaituela. Eta egoera horretaz baliatuta indartzen ditu baliabide polizial eta militarrak eta, bide batez, kontrolerako eta errepresiorako gaitasunak, atzerritarren aurka ez ezik, bertakoen aurka ere. Eta negozio borobila delako lan horietan aberasten diren enpresentzako…

Bada garaia dinamika izugarri honi aurre egiteko. Migreurop euroafrikar sareko espainiar estatuko kideek ADIERAZPEN hau aurkeztu dugu, eta bertan lau neurri aipatzen, Ceuta eta Melillako mugetara iristen diren milaka eta milaka pertsonen egoerari berehalako irtenbidea emango liekena. Ez da legezko aldaketa handirik behar. ASKI da borondate politikoa.

Gizarte zibil organizatuan atxekipenen bila gabiltza; tragedia honen aurrean ezer egin gabe geratu nahi ez dutenen artean; europarlamentari agiria jaso berri dutenen artean, Espainiako Kongresuan, parlamentu autonomikoetan, udaletan kargu politikoak direnen artean. Politika aldaketa eskatuko dugu AHAL DUGULAKO. Zure laguntzarekin lortuko dugu.

Adierazpenari atxikitzeko

2014/05/28 MUGAK / SOS ARRAZAKERIA

Logo Sos Mugak

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web