Argitaratua 2017(e)ko Ekainaren 21, 10:05
Gaur ospatzen den Errefuxiatuen Nazioarteko Egunari begira, hainbat erakundeen artean Kontxako hondartzan ekintza bat prestatzen ari gara. Ekintza ekainaren 24ean, 13:00ean izango da Kontxako erlojuen parean..
Ekintzak BUSTI ZAITEZ HARRERAGATIK izena dauka eta performance erraldoi bat izango da. Performancerako “muga” bat eraikiko dugu eta “paterak” kaitik abiatuko dira Kontxara iristeko.
Ekintzaren helburua gizartea sentsibilizatzea eta gobernuen migrazio, asilo eta mugetako kontrol politikak salatzea. ACNURen azken txotenek diote 2016ean 65,5 milioi lekualdatze-behartuta daudela, 2015ean baino 10 milioi gehiago. Inoiz baino errefuxiatu gehiago daude: 22 milioi pertsona, hain zuzen ere.
Ekintza honetarako boluntarioen faltan gaude eta laguntza behar dugu. Parte-hartzaileak Kontxako erlojuetan elkartuko gara goizeko 11:00etan ekintza antolatzeko.
Ekintzan parte hartzen dugun erakundeak:
ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK GIPUZKOA
AMNISTIA INTERNAZIONALA
INTERMON OXFAM
HOTZ ZARAUTZ
ZAPOREAK
SOS ARRAZAKERIA
SALVAMENTO MARITIMO HUMANITARIO