Argitaratua 2020(e)ko Ekainaren 4, 09:16

KONTZENTRAZIOA. Igandea 7, eguerdiko 12etan. Donostiako Boulevard-ean
AEB-n zein Europan
Black Lives Matter lelopean, AEB-etako hirietan barreiatzen den arrazakeriaren eta indar polizialen basakeriaren kontrako haserrea aldarrikatzeko asmotan. Herrialde bereko lehendakariak ere sustatutako arrazakeria. Arrazakeria horrek, poliziak eta beste arrazista deklaratubatzuek eragindako erailketetan du bere adierazpen basatiena. Baina askoz harago doan arrazakeria da. AEB-ko eraikuntzaren parte baita, esklabutzan oinarri duena eta bizitza sozialeko orden guztietan adierazten dena. Honen azken adierazpena koronabirusaren efektuetan ere ikusi dugu, bere bizitza baldintzak direla eta populazio beltzean birusak izan duen eragina askoz handiagoa izan baita. Baina lelo hau baliagarria da ere Europar Batasuneko herrialdeetan. Hemen ere, milaka heriotzen tragedia, gehiegoa afrikarra, presente baitugu hegoaldeko ibilbidean, Mediterraneoa epizentroa delarik. EB-k eskura dituen baliabide guztiak mugitzen ditu persona hauek lurralde europarra zalpaldu ez dezaten. Herrialde igorleetako gorputz polizialak trebatu eta diruz laguntzen ditu helburu horretarako. Eta bere patuan uzten ditu, oztopoak gainditu eta Mediterraneoko uretara abiatzea lortzen dutenak. Hori ere Arrazakeria da. Arrazakeria da EB-ra iristea lortzen dutenek jasotzen duten tratua. Bertan ere zain dute indar polizialen diskriminazio tratua. Sistematikoki sufrituko dituzte larruazalaren kolorearen araberako kontrolak. Tratu txarren biktima izango dira. Jazarriak izango dira kanporatuak izateko.
Baina arrazakeriaren pasartea ez da hor bukatzen. Inmigrazio politikek irregulartasunera kondenatuko dituzte, egoera prekarioan bizitzera, lan-esplotazio baldintza jasanezinak pairatzera, emakume asko esplotazio sexuala sufritzera eramango dituzten eskrupulurik gabeko esplotatzaileen menpe egotera, etxebizitzen sarbidean diskriminazioa sufritzera, eskubide politikorik ez izatera, eskuin muturreko politikari arrazisten biktima izatera…
Azken batean, arrazakeria eta xenofobia izan behar dira gure protestaren jomuga. Arrazakeriak eta xenofobiak Giza Eskubideetan oinarritutako jendarte demokratiko eta bidezkoak eraikitzea ekiditen baitute, persona guztiak berdinak eta askeak direla erreala egingo duten jendarteak. Elkarbizitza posible egingo dutenak.
Horregatik hurrengo lema aldarrikatzen dugu:
Black Lives Matter, bizitza beltzek inporta dute.
Ez arrazakeriari.
