Argitaratua 2020(e)ko Azaroaren 10, 10:31
Gipuzkoako SOS Arrazakeriatik BIZILAGUNAK ekimenaren zazpigarren edizioa aurkezten dizuegu, oraingo honetan COVIDek eragindako testuinguru berrira egokitutako formatuarekin. Proposamen berria azken urteetan proiektuan parte hartu duten migratzaileen ahotsak eta beharrak entzutetik abiatzen da, baina baita "normaltasun berriak" planteatzen dituen baldintza berrietatik ere.
Martxoko konfinamenduan eta alarma-estatuan, TXOSTEN diagnostiko bat egin genuen Bizilagunaken parte hartzen zuten migratzaileek konfinamenduan eta deseskaladan zituzten zailtasun eta behar nagusiei buruz, elkarrizketa sakonen bidez. Ohar honekin batera, erantsitako txostena ere sartu dugu, testigantza gehiago biltzen dituena.
“Egondako lehenengo familiarekin, noizean behin ateratzen gara, aldameneko herrian bizi baitira. Azkenekoarekin da gehien. Orain, konfinamenduan, bideodeiak egiten dizkiogu elkarri, nola orain konfinamenduan urteak bete ditudan familia osoaren bideo bat egin didate eta bidali didate”. (Laura)
“Etxeko langile egoiliar moduan ari naiz eta orain asteburu ugari ematen ditut irten gabe,eguneko 24 orduak bertan ematen ditut. Eskubidez libre ditugun 2 orduak galdu eginnituen ezin nuelako irten. Ez dut astirik atseden hartzeko eta nola ezin den kalera irten,ordu horiek ez dizkidate onartzen aparteko lan ordu gisa”. (Lierni).
Hortik aurrera, hurbilketa, elkartzea eta elkar ezagutzea sustatzeko modu berriak ezarri ditugu, auzotasun inklusiboaren oinarriak. Horregatik, aurten uste dugu Bizilagunak inoiz baino beharrezkoagoa dela, sare eta bakardade faltagatik. Internet bidez edo telefonoz, Bizilagunak familia autoktonoen eta migratzaileen arteko harremana sustatzen jarraituko du. Auzotartasunetik aurrera elkartzeko eta elkarri laguntzeko harremanak suspertu behar dira, are gehiago zailtasun-uneetan.
Aurtengo edizioa datorren azaroaren 29an hasiko da, 17: 00etan, Gipuzkoa Solidarioa galarekin. Proiektuarekin gertatzen den bezala, aurtengo gala berezia izango da. Esperientziak partekatzeko fisikoki elkartu beharrean, aurten online egingo da, Gipuzkoako SOS Arrazakeriaren Youtubeko kanalean, Facebooken eta Instagramen emandako zuzeneko baten bidez, eta, besteak beste, Aizpea Otaegi Mitxelena Errenteriako alkatea, Jon Maia bertsolaria eta Nora Ugartebu abokatua izango dira bertan.
Urtero bezala, antolatzaileekin edo proiektuan parte hartzen duten pertsonekin elkarrizketak hitzartzeko aukera zabalik dago.
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Bizilagunak@sosracismo.eu
943 24 56 26
Gipuzkoako SOS Arrazakeria