BIZILAGUNAK 2019 ZORTZIGARRENEZ EGINGO DA AZAROAREN 17AN EUSKAL HERRI OSOAN

Argitaratua 2019(e)ko Urriaren 15, 08:16

Biziruedapress

 Eta bazkari ederrari merezi duen amaiera emateko, azaroaren 30ean Hernaniko Orona Auditoriumean Gipuzkoa Solidarioaren X. gala ospatuko dugu.

SPOTa HEMEN IKUSI

Bizilagunak ekimenaren zortzigarren edizioa datorren azaroaren 17an egingo da. Igande horretan eta ordu biak inguru, Euskal Herriko hainbat etxek ateak zabalduko dituzte eta harrera egingo diete bertako nahiz lurralde hau bizitzeko aukeratu duten bizilagunei. 

Zortzigarren urtez jarraian, bertako eta atzerriko familiek mahaia eta otordua partekatzeko ekimena sendotzen doa eta jendartera zabaltzeko asmoz Fernando Verak (Amenic Ikus-entzunezko produkzioak) zuzendutako promozio bideo bat egin dugu.

Cartel Bertan, Ane Gabarain, Jose Ramon Sorioz eta Isidoro Fernandez aktoreek jakinmin handiz bizi dute bizilagun berrien etorrera. “Nondik etorri dira? Eta usain eta zapore horiek? Zer jaki prestatzen ari ote dira?”, gisa horretako galderak hitzetik hortzera egiten dituzte. Hassna Kadouri Joundi eta Ramy Mohamed Kamel dira etorri berriak, eta horiek herrimina eta bakardadea sentitzen dute.

Jon eta haurrek, Cesare Magliani kameralariak eta Xabi Ortiz de Zarate soinu teknikariak osatu dute lana.

Izan jakin minagatik, izan berria zaigulako… desberdina egiten zaigun horrek, galderak sorrarazten dizkigu. Galdera horien erantzuna da Bizilagunak, elkarbizitzaren eta ezagutzaren topagunea.

Aurreko zazpi edizioek ongi erakutsi dutenez, pertsonak elkartu, ezezaguna zaigunaren gaineko aurreiritzi eta estereotipoak desegin, eta gizarte sareak eraikitzeko ekimen eraginkorra da Bizilagunak. 2018an 2.542 pertsonek osatutako 219 bazkari ospatu ziren Euskal Herri osoan.

Aurten, Bizilagunak ekimenarekin bat egingo dute Donostia, Irun, Errenteria, Pasaia, Hernani, Zarautz, Ordizia, Andoain, Arrasate, Bergara, Eibar, Urretxu eta Azpeitiko udalek. Baita Tolosaldeakoek ere, Tolosaldea Garatzen eskualdeko garapen agentziaren bitartez.

Gipuzkoatik kanpo, Getxo, Barakaldo, Basauri edota Gasteizen egingo dira bazkariak. Izen emateko epea zabalik dago oraindik eta herrien zerrendak hazten jarraitzen du.

¿Nork eta nola har dezake parte?

Pertsona, kultura eta errealitate gehiago ezagutzeko nahia duen edonork. Gonbidatu, gonbidatzaile edo dinamizatzaile moduan.

Parte hartzeko nahikoa da estekan sartu, eta zure herriko formularioa osatu eta bidaltzea.

Eta amaitzeko, ospakizun festa egingo dugu Hernaniko Orona Auditoriumean
Gipuzkoa Solidarioaren X. gala azaroaren 30ean egingo da Hernaniko Orona Auditoriumean. Bertan, Bizilagunak ekimenean parte hartuko duten familia guztiek elkartzeko aukera izango dute, eta aurtengoan, harrera, autoantolakuntza eta integrazioari lotutako hiru jarrera eredugarri sarituko ditugu. Festari amaiera emateko musika eta jai giroa izango dira nagusi.

Silvana Luciani
Proiektuak
Mandasko Dukea 36-38, Donostia 20012
silvana.luciani@sosracismo.eu
943 32 18 11

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web