BERDIN sarea. Udaltzain buruentzako jardunaldia: aniztasunaren kudeaketa

Argitaratua 2018(e)ko Martxoaren 13, 08:59

Prestakuntza%20udaltzaingoa%20016

Diskriminazioen aurkako BERDIN sareak, Udaltzain buruei zuzenduriko gogoeta jardunaldia egingo du datorren martxoaren15ean, Gipuzkoako Abokatuen Elkargoan (Donostia). BERDINek diskriminazio forma ezberdinak azaleratu eta salatzeaz gain, Gipuzkoako gizartea sentsibilizatzea du helburu besteak beste. BERDIN sarea Gipuzkoako Foru Alduandia eta SOS Arrazakeriaren ekimena da.

Jardunaldiaren ordutegia 9:30-13:30 izango da. Bertan parte hartuko dute Aitor Larreak, Herritarren Eskubide etaSegurtasun Publikoaren Sailburua (Ertzaintzaren Zuzendaritza Orokorra) eta Diógenes Sabanak, BILTZEN zerbitzuaren Zuzendari ordea.

Egitaraua. Lehenik, BILTZENeko ordezkariak aurkezpen bat egingo du Udaltzaingoak dibertsitatearen eremuan duen eginkizuna, bere esparru arauemailea eta eskumenak zein diren azaltzeko. Ondoren, Herritarren Eskubideeta Segurtasun Publikoaren Sailburuak, gorroto eta diskriminazio delituen arloan, egun Ertzaintza aurrera eramaten ari den lana aditzera emango du. Azkenik, jardunaldiari amaiera emateko, bateratze-lan bat egingo da Gipuzkoako Udaltzaingoak hurrengo urteetan zehar izango dituen erronken inguruan hausnartzeko: polizia, gizartearen ispilu; gutxiengo etnikoen eta poliziaren arteko zubien eraikuntza; gizarte zibilaren ordezkarien eta hurbileko poliziaren arteko lankidetza.

Berdin

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web