Barruko muga zeharkatu baino lehen, Schengen barruko mugak zeharkatzen dituen autobus-linea batek ezin du bidaiarien pasaportea edo egoitza-baimena kontrolatu

Argitaratua 2019(e)ko Otsailaren 13, 09:00

Mano%20%20%20red

Barruko muga zeharkatu baino lehen, Schengen barruko mugak zeharkatzen dituen autobus-linea batek ezin du bidaiarien pasaportea edo egoitza-baimena kontrolatu barne-muga zeharkatu baino lehen, egoera administratibo irregularrean dauden pertsonen garraioa saihesteko aitzakiarekin.

Pasa den abenduaren 13an, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak (EBJA) EPAI BAT eman zuen,eta horren arabera, Schengen barruko mugak zeharkatzen dituen autobus enpresa batek ezin du bidaiarien pasaportea edo egoitza-baimena kontrolatu barne-muga zeharkatu aurretik, egoera administratibo irregularrean dauden pertsonak garraiatzeari aurrea hartzeko aitzakiarekin.

Ebazpen honen jatorria Alemanian hasitako auzian dago, non, bertako legearen arabera, gidariek behartuta daude bidaiariei pasaportea eta besteEd2b7e71 C1de 466a B47e Cca0c1b1ee39 herrialde batean ibiltzeko edo bizitzeko behar diren gainerako agiriak eskatzera: egoitza-baimena, bisa,…  Bada, EBJAk zenbait kontu argitu behar ditu, egun, Espainiatik EBko beste herrialde batzuetara doazen autobus lineatan, eta behin eta berriz Donostiako autobus-geltokian, baita Sententzia honen ondoren ere, hainbat kontu argitu behar ditu. Hala ere, joan den astean, adibidez, autobus linea baten webgunean zera ageri da:

1º Nahiz eta enpresa garraiolariak edo gidariak alegatu barne araudi bat ezarrita dutela honelako kontroletarako, 2018ko abenduaren 13ko Sententzia edozein araudiaren gainetik dago.

2º Enpresa garraiolariak ezin du alegatu mugako ikuskapenak egiten dituztela, honako arrazoiengatik:

3º Ez da enpresaren ardura honelako ikuskapenak egitea; izatekotan mugetako poliziaren ardura izango zen,

4º Baina gainera, kontuan izan behar da pasaportearen edo bidaia-agiriaren egiaztapena ez dela mugako kontrola, autobus geltokia ez baita muga-postu bat.

Beraz, pasaporteen kontrola muga-poliziarekiko lankidetzaren parte dela argudiatu behar da. Arrazoi guzti hauengatik beharrezkoa da autokarretako errepide bidezko garraio enpresek gomendioak ematea pasaporteen eta bidaia-agirien kontrola eteteko, esan bezala, kontrol hau Europar Batasuneko eskubidearen kontra doalako.

Honengatik, enpresa garraioei komunikazioa bidaliko diegu praktikak eteteko eta hala ez badute betetzen, beharrezkoak diren bide legalak hartuko ditugu aipaturiko Sententzia bete dadin.

Donostian, 2019ko otsailaren 13a

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web