ANIZTASUNEZ BETERIKO 131 BAZKARI GIPUZKOAN

Argitaratua 2019(e)ko Azaroaren 20, 09:16

Comidas

1060 lagunek hartu dute parte Bizilagunak egitasmoaren zortzigarren edizioan

Aurreko igandean, hilak 17, Euskal Herriko etxe asko eta askotan 100 bazkaritik gora antolatu dira. Aniztasunez beteriko topaketak izan dira, bertan jaiotakoen, eta atzerritik hona bizitzera etorritakoen artean. 1000 lagunek baino gehiagok hartu dute parte Bizilagunak ekimenaren zortzigarren ekitaldi honetan.

Bizilagunak egitasmoa saritua izan zen 2016an Europako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako batzordearen “Gizarte Zibila Saria”-ren bitartez. Ezezaguna zaigunaren gaineko aurreiritzi eta estereotipoak desegin, eta gizarte sareak eraikitzeko tresna eraginkorra da Bizilagunak.

Aurtengoan Donostia, Irun, Errenteria, Hernani, Zarautz, Ordizia, Andoain, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eibar, Mendaro, Azpeitia, Tolosaldea eta Urretxun egin dira topaketa hauek, eta guztira, 35 nazionalitate ezberdinetako jendea elkartu da. Aniztasunaren balioa jarri da mahiaren erdigunean. Aipatzekoak Ongi Etorri Eskolara proiektuak Familia Laguna programaren bitartez Donostian, Zarautzen eta Andoainen antolatutako bazkariak ere.

Eskerrik asko guztioi, bai antolatzaile eta parte hartzaileoi beste urte batez hau posible egiteagatik.

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web