Gutxiengoak, aurreiritziak eta Holokaustoa

Auschwitz-en kontra hezteak, apalketa edo diskriminazio txikienaren kontra atsedenik gabe borrokatzea esan nahi du. Primo Levik Lagerreruntz bidea azkar egiten dela erakutsi zigun, gizateria bertan izan zela, bertara itzuliko dela egunen batean,eta beharrezkoa izango dela berriz ere,ez faszismoari buruz hitzegiteko animoz egotea, baizik eta bere kontra borrokatzeko animoz egotea. Memoriaren betebeharrak zentzua du soilik baldin eta mobilizaziora eta egungoaren eta etorkizunaren zainketara eta erresistentziara bideratzen badu.
Gogoratzea eta ez ahaztea betebeharra da, Holokaustoan bizi izan ziren egoera lazgarriak errepikatu ez daitezen, lehendabiziko urratsa. Eta beharrezkoa da XX. Mendearen lehen zatiko gizarte ilustratuak entzungor egin ziolako mende horretan gertatu ziren krimenik handienei, agerian utziz tragedia lazgarri haiek ez zirela izan heziketa eta kultura gabeko gizon-emakumeen basakeria eta ankerkeriaren ondorio “shoah”-a, herrialde oso garatu batean sortu zen.
Ortegak Touriñanek eta Escamezek aipatzen duten bezala, bitxikeria (atzerritarra izatea) sozialki eratutako atribuzio modura ( Eta, horregatik, beste era batera eratu izan zitekeena) gizarte bereko gizabanakoak eta taldeak banatu egiten ditu, beraiek eta gu artean eta horrek, ezinbestean, errealitate sozialaren hautemate desitxuratua dakar, zeinak elkarbizitza demokratikoa eta giza eskubideekiko errespetua mehatxatzen dituen. Horren ondorio desberdina denarekiko axolagabekeria morala, bazterkeria eta segregazioa eta honek guztiak“ besteei” eragiten zietelako krimenak egitea ahalbidetu zuen
Gaur egungo gizarte hetereogeneoetan, besteen minaren eta oinazearen aurrean moralki axolagabeak ez diren pertsonen heziketan egin behar dugu lan. Beraz,gaur gaurko eginbehar bat da.

        Bizilagunak Poster Aldatuta

 Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web