Etxebizitza eskubidean ere ezberdinak

Etxebizitza eskubidean ere ezberdinak

Hiritar askorentzat, etxebizitza eskubidea eskuragaitza bada, pertsona etorkinen kasuan, egoera oraindik ere dramatikoagoa bihurtzen da.
.
Ez dute gizartearen edo familiaren babesik. Ezin dute etxetik “alde egitea” erabaki, dagoeneko aldegin dutelako.Ezin diote ingurukoei laguntza ekonomikoa eskatu, ingurunea izanez gero, beraiek bezain gaizki edo okerrago dagoelako.
Orokorrean, lan eskasagoak dituzte, soldata baxuagoak eta lanean ezegonkortasun handiagoa. Eta bere egoera erregularizatzeko aukerarik ez duena, ezkutuko ekonomian murgilduta aurkitzen da ezinbestean, ezin ditu bere diru sarrerak frogatu:(kontratua,nominak e.a.)gehienetan alokairurako eskatzen dena eta zer esanik ez, erosketaren kasuan.
Aurreiritzi xenofobo eta arrazista oso barneratuak dituen gizartea sufritu behar dute eta diskurtso alarmista ugari.Horrek guztiak jarrera baztertzaileak sortzen ditu, esate baterako alokatzea ez nahi izatea, edo alokairurako baldintza okerragoak ezartzea, besterik gabe beste toki batekoa izateagatik,edo beste azentu bat edo beste azal kolore bat izateagatik.
Eskaera hain handi eta larrirako hain merkatu txikia, argi dago gainprezio-haztegia dela eta berdin neurriz kanpoko betebehar, infraetxe edo eta baita ere, kasu batzutan,pilaketa edo gehiegizko okupazio kasuen eragile.
Egoera honen aurrean etxebizitzarako sarbide politika batzuk baztertzaileak dira…esate baterako hainbestetan aipatzen diren gazteentzat alokairu laguntzek kanpoan uzten dituzte behin betiko baimena ez duten atzerritar ez komunitarioak, alegia,ia guztiak., etxebizitza eskuratzeko traben ondorioz izaten diren erroldan sartzeko zailtasunak kontuan hartu gabe Zerbitzu publikoetara sarrera erroldan oinarritzeak bazterketa ugari sortzen ditu eta gainera gehiegikeriak egiteko egoera aproposa sortu,ez deako bakarrik bizitzeko etxebizitza lortu behar,baizik eta erroldatu ahal izateko etxebizitza(eta badakigu batzutan ezin dela izan, bizi den etxebizitza bera). Horrek erroldaren “azpimerkatu” bat sor dezake. Zeinetan erroldara sarrera izan nahi izateak sarritan, gainprezio bat dakarren.
Eta zer esan ustezko gehiegikerien aurrean,eskuhartze publikoari buruz,gain okupazio eta infraetxeen kasuan, populismo eta elektoralismo kutsu handiarekin, notizia alarmisten itzalean, ahoa hitz xenofoboekin esate baterako “patera etxebizitza” bezelakoekin betetzen zaielarik etxebizitzak ixtea izaten da politikaren helburua, pilaketak ekiditeko .ez badira hobetzeko aldaketak sortzen, eskuhartze hauek besterik gabe, lehendik ere bizitza baldintza eskasak dituenaren egoera okertzea ekartzen dute.

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web