Krisia iritsi da

Hemen dugu aspaldi iragarri eta hainbeste beldur eragiten duen nazioarteko finantza-sistemaren krisia. Honen ondorioak leuntzeko proposatzen, eta gauzatzen, diren neurri guztietan, hitz politak alde batera utzita, krisiaren sortzaile izan direnei laguntza eta sustengua ematen zaie.

Inori ez zaio nonbait bururatzen erantzukizuna eskatu beharko litzaiekeela beren espekulazio-eragiketekin gauden hondamendira ekarri gaituztenei. Ez da zalantzan jartzen espekulazioaren bidez egindako dirutzen zilegitasuna, ez eta eskandalagarriak diren irabaziak aurrerantzean ere mantentzea. Ez gara, hala ere, harrituko; betiko kontua da.

Eta orobat betikoa izango da orain ere salatuak zein izango diren: azken hamarkadan Espainiako aberaste jarraituaren erantzukizuna duten ehunka mila pertsona immigranteak. Gobernuak egindako estimazio batzuen arabera, % 30ean lagundu dute azken hamarkadako BPGaren hazkundean, eta Gizarte Segurantzaren sistemari egin dioten ekarpena erabakigarria izan da haren sendotasun finantzarioari eusteko, halako moduan non espero den krisiaren epemuga zortzi urte (2015tik 2023ra) atzeratu baitaiteke. Eta gauzak horrela izanik, gure artean “amore emanez” hartzen genituen, gure eskuzabaltasunari esker zela sinestaraziz, gure tratu-merkatuari harrera-gizarte deitzen geniolarik. Gauzak aldatu direnean berehala hasi gara gure gaitzen errudun izendatzen. Lanpostuak “gureak” omen dira, “bertakoenak”.

Lanik ez badago, alde egitea daukate. Corbacho ministroak urratu du bidea, itzulera-politika izenarekin, beren sorterrietara itzultzen diren pertsona immigranteei desenplegu-prestazioa kapitalizatzeko neurri batzuk proposatu dituelarik. Horrela, elkarri ongi josiak agertzen dira langabeziaren eta immigrazioaren oihalak; haria gezurrezkoa da, baina joskurak benetako itxura dauka. Politika horien ondorioz, krisia eta ekonomi errezesioa nagusitzen diren une honetan, lan-merkatuaren gorabeherak direla alde batetik, eta berriztatu behar den lan-baimen batetik zintzilikaturik egoteak dakarren gainkarga administratiboak bestetik, hainbat eta hainbat jendek lan-baimena eta egoitza-baimena galduz joatea eragiten ari da. Horrek adierazten du zenbat pertsona, aspaldi eta egonkortasunez instalaturik egonik, lan-egoera guztiz prekarioan dauden. Egoera horren aurrean, arren eskatu behar diegu indar politikoei, eta bereziki sindikatuei ez dezaten onartu lehentasun nazionalaren printzipioa, eta langabeziaren zein laneko prekaritatearen aurkako neurriekin zerikusia daukan guztietan, eskubide eta tratu berdintasuna exiji dezaten. Zeren ez dira ahotsak falta garai bateko “kapitalistek ordain dezatela krisia” goiburua aldatu eta “immigranteek ordain dezatela krisia” aldarrikatzeko prest direnak, nahiz eta horrela formulatu ez.

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web