Komunikabideen esanetara

Komunikabideek, eta telebistak bereziki, badute halako ahalmen bat, politikarien agendak zereginak eta kezkak ere aldarazteko. Esate baterako, ehunka pertsona batzuek Ceuta eta Melillako hesiak gurutzatu nahian zebiltzala, Europako Batasunera iritsi nahian, eta hor dugu estatu-arazo larria irailerako eta urrirako. Baina larritasun guztiak berehala ahaztu ziren, azaroan Frantziako aldirietako erreboltek komunikabideetan gailentasuna lortu zutenean.

Bi kasuotan, bi dinamika abiarazi ziren, desberdinak, baina neurri batean osagarriak. Horietako batean irmotasunak eta errepresioak agintzen zuten; horrela, Ceuta eta Melillakoan, mugaren bi aldeetan armadari egin zitzaion dei, eta ondorioak hor dira, hamar edo hildako, dozenaka pertsona deserriratuak, eta basamortuan abandonatuak; Frantziako aldirietan, poliziaren ekintzak biderkatzea, atxiloketak eta epaiketa azkarrak izan ziren gobernuaren erantzuna. Baina beste aldetik, hitzetik hortzera erabili ziren “iturrietara, kausetara, jo beharra”ren diskurtsoak. Entzun ere entzun baitzen halako Marshall Plan bat prestatu behar zela Afrikarentzat, eta premiazkoa zela Frantziako aldirietako biztanleek jasaten duten diskriminazioa eta pobrezia errotik erasotuko zuen politika zorrotza.

Baina berriro ere gai horiek desagertu dira komunikabideetako egunerokotik, nahiz eta errealitatean bizirik iraun; izan ere, Ceuta Eta Melillan bada hesia gainditzen saiatzen den jendea, eta dozenaka auto erretzen jarraitzen duten erreboltariak. Nola ez pentsa bada denak orain arte bezalaxe jarraituko duela, alegia, ostrokarena egiten, arazoen sakontasunaz eta norainokoaz jakin nahi gabe, atxiloketen eta kanporaketen errepresio-politikari eusten, eta han-hemenka ezer sendatzen ez duten esparatrapoak jartzen.

Horixe gertatuko da klase politikoari bere betikoan jarraitzen uzten bazaio; horregatik ez dugu onartu behar elkarte-mugimenduak gauza bera egitea; premiazkoa da asma dezagun komunikabideek arazo horien gainean sorturiko dardara mugimendu bihurtzeko, ekimenak eta neurriak proposatzeko eta horien bidez, klase politikoa astintzeko. Gainerakoan, atzoko arazo berberekin topo egingo dugu nahitaez bihar. Komunikabideen fokoek beste alde batera argitzen badute ere arazok hor daudela ez dezagun ahaztu.

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web