Euren estrategien protagonista

Euren estrategien protagonista

Bere herrialdea utzi eta lana eginez aurrera ateratzeko asmotan, sexu-lanbidea aukeratu duen emakume migratzailea da gure gogoeten protagonista. Migratzaile gehienek eskura ditzaketen gainerako lanbideekin gertatzen den moduan, hemen ere, asko dira aukeraketa baldintzatzen duten faktoreak, baina ez dute aukera hori egin duenaren gaitasuna eta legitimitatea hutsal bihurtzen. Dena dela, emakumeei zer debekatu eta zer onartu ezartzen duen arrazoibide moralistak, sexuaren industrian lanean dabiltzan pertsona migratzaileen egoera juridiko eta sozialari heltzea eragozten digu.

Giza trafikatzaileen mafia eta sare kriminalen eskutik egoera lazgarria jasaten duen etorkinen multzo hori handiena ez dena, gainera orokortzera jotzen dugu.

Orokortu ere, gure gizarteko hainbeste jenderen lanbide den sexuaren industria hazkorrean jarduten duten etorkinak, gero eta gehiago direnak eredu bakar horrekin identifikatzeraino. Izan ere, gure gizarteak haien beharra du industria horretan, beste sektore ekonomikoetan bezala, baina etengabe ezartzen dizkiegun mugek, zaildu egiten dute beren egoera, azkenean.

Sexu-industriaren ingurukoa baldintzatzen dituzten faktoreen konplexutasuna era murritzean ikusten dugu, bertan lan egiten duten guztiak edo boluntario edo biktima gisa begiztatuz. Ondorioz, beste lanbideetan ez bezalako neurbideak aplikatzen dizkiegu, eta ez diegu besteei adinako erantzukizuna eskatzen. Biktimaren papera bakarrik uzten diegu, ez euren migrazio-estrategien protagonistena.

Biktima berezia da, gainera, erruduntzat dugun biktima. Lege-ordenamenduak inolako errekurtsorik aitortzen ez dion biktima. Esateko duenak baliorik ez duen biktima, izan ere alienatuta dago printzipioz, eta bere buruaren kontra ere babestu beharra dago.

Behin inolako aukerarik ez duen biktima-eredu hori osatuta, eta gisako emakume guztiei hedaturik, bistan da, askatuko dituen inoren beharra dutela emakume horiek. Eta gu horretarako prest, kristau-kultura dugun mendebaldarrok. Ezer saltzen ez dugunok. Trukerik egiten ez dugunok. Inor esplotatzen ez dugunok. Gorputzaren, erlijioaren eta sexu-diskriminazioaren inguruan arazorik ez dugunok.

Geure buruaz eta geure baloreez sortu dugun eredu hori bertan behera uzten dugunean, izango gara sexuaren industrian lan egitera etorri diren migratzaileen benetako egoerari neurria hartzeko gauza, egun ditugun aurreiritzi moral eta kulturalak alde batera utzita. Orduan, eta ez lehenago, izango gara gai harremanak berdintasunean oinarritzeko, eta migratzaile izan edo ez, pertsona guztien lan zein bizi-baldintzak elkarrekin aldatzeari ekiteko. Hitz bitan, gizartea behingoz aldatzeko.

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web