Porrota, zurrumurruak eta sasi aukeren artean

Nabarmena da etorkinentzako 2002ko kupoak porrot egin duela. Batetik, lan eskaintza ziurra duten eta lanean, soldatarekin eta gizarte-segurantzan egon zitezkeen milaka lagunei, lan baimena eskatzea oztopatu eta oztopatzen dielako. Eta, gainera, INEM – eko teknikariek salatu bezala eta praktikan ikusi denez, arauaren funtsak berak eta lan indarraren kudeaketa sistemak ez zutelako ez hanka ez bururik. Eta ez da bete . Indarrean sartu zenetik bederatzi hilabete pasa dira eta eskainitako lanpostu iraunkorren %ko 18 besterik ez da bete.

Urtarrilak 14a geroztik pairatzen dugun blokeo egoerak esames andana sortarazi du ( kupoa irekiko dela, erregimen orokorra berriz abian jarriko dela…), eta milaka lagunen itxaropenek iltze gori honi heldu diote. Tamalez, erre egiten duen iltzea da askotan.

Oraingoz, kupoa erregulatzen duen araudia kontutan hartuaz eta parlamentuan egiten ari diren proposamenak ikusirik eta nahiz eta honela zenbait itxaropen apurtu, ez genituzke zurrumurru horiek kontutan hartu beharko.

Kupoari buruzko araudiak dio, irailak 30erako betetzen ez bada, kopuru berria ezarriko dela eta ez dio ezer erregimen orokorrari buruz. Legebiltzarreko ekimenei kasu egiten badiegu, PSOEk datorren urterako kudeaketa berria proposatuko duela iragarri du. Urtearen azken hiruhilabeterako berriz, zera jakinarazi du. Orain arteko hutsa ikusirik eta malgutasuna handitzearren, kopuruaren berritzea estatu mailakoa egin dadin eskatuko duela, probintzika egin ordez. Bestalde, Epaitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auzietako Salan hainbat elkartek, SOS Arrazakeria barne jarririko errekurtsoak aurrera darrai baina inor ez da ebazpena noizko izango den esatera ausartzen.

Beraz, urtarrilean bezain gaizki gaude eta kupoaren sistemaren funtsa eta erregimen orokorraren blokeoa hautsi arte, berean jarraituko dugu. Adabakiak jarriaz ez da arazoa konponduko. Kupoaren kopuruen berritzea probintziako eremutik estatura pasatzearekin eta antzeko ekimenekin ez da ezer lortuko.

Kupoarena sistema txarra da. 1991an onartu zen ez legezko proposamena eta jada 11 urteko esperientzia batu dugu. Bere osotasunean prekarioak diren eta ia arautu gabeak dauden ekonomia alorretan eskulan merkearen kontratazioa bultzatzeko sortu da. Helburu hori betearazteko eginiko Atzerritartasun araudiaren mamiaren parte da kupoa. Mami hori aldatu beharko dugu edota Gobernuak mugaturiko zelaian eta saldutako arbitroarekin jokatzen jarraituko dugu.

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web