Hedabideak, eliteak eta diskurtsoaren kritika

Immigranteen eta gutxiengo etnikoen kolektiboei buruz arrazakeriazko eta xenofobiazko jarrerak sustengatzen dituzten kontzeptzioen oinarrian beti aurkitzen dugu “bestearen” eraikuntza soziala, “besteari” “gureak” ez bezalako ezaugarriak, egoztea, beste hori, krisi-garaian zenbait baliabide eskas eskuratzeko borrokan kontrario gisa definitzea, hitz gutxitan “bestea” etsai bezala pentsatzea. Jarrera haien aurka eraginkortasunez borrokatu nahi badugu, ezinbestekoa zaigu “bestearen” irudi hori eratzen eta erreproduzitzen duten mekanismoei erreparatzea. Eta hortxe bai esan dezakegula eliteen eta hedabideen egitekoa erabakigarria dela. Hedabideak dira, gaurko egunean, iritzi publikoa moldatzeko eta kontsentsu etniko gainartzailea osatzen duten arauen, balioen, jarreren, iritzien eta aurreiritzien multzoaren nondik norakoak ezartzeko, hain zuzen ere, gizarte modernoetako botere-erlazioen eraikinaren oinarriak ezartzeko. Hedabide horiexek dira bide nagusia gai etnikoei buruzko ezagutza sozialak eskuratzeko, eta gertaera etnikoak interpretatzeko behar den marko ideologikoa hornitzeko. Eliteek, beren aldetik, botere-mekanismoetarako eta hedabideetarako duten irismena dela-eta, lehen mailako papera daukate arrazakeria modernoaren ezarketan. Informazio-testuak era kritikoan analizatzeko irizpideak moldatzen joan gaitezen, jarduera horretan eskarmentu handia duten autoreen lanak argitaratuko ditugu arian-arian. Bereziki, Diskurtsoaren Analisi Kritikoaren ildotik jo dutenen lanak. Hurrengo zenbakian, Dokumentazio Zentroan erregularki hustuketa egiten dugun hedabideetako artikuluen analisi konparatua sartuko dugu, Euskal Herriko, Espainiako eta Frantziako 13 egunkari aztertuz.

        Bizilagunak Poster Aldatuta

 Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web