Arazo poliziala?

Armadak parte har dezala! Estreina aldiz, Andaluziako Juntak egin zuen eskabide hori, Alderdi Sozialistako Manuel Chaves presidentearen ahotik. Ondoren, hainbat alkatek ere lelo bera bota zuten. Eta Alderdi Popularraren Gobernuak, hasierako muzinaren ondoren, baldintzaturik edo, onartu zuen, Federico Trillo Defentsa ministroak adierazi zuenean ez direla ate guztiak itxi behar, etorkizunean, “premia larriko” egoerak gertatuko balira, armadak parte hartzeko. Baina beste aldetik, Gobernuaren Andaluziako ordezkariak, Jose Torres Hurtadok erantzun zuen “Cadizeko itsasertzera bataz beste 33 pertsona immigrante iristen direnez, zer estatu, zer autonomia eta eta zer udal izango lirateke Armadak esku hartu behar izango balu? Horrela balitz, gizarte zibila gaizki dabilela esan beharko litzateke”. Gogoeta burutsu eta neurrikoak, izan ere, baina erabat ahaztuak eguneroko prentsaren izenburuetan, immigranteak samaldaka iristen direla errepikatzen dutenetan. Nor eta William Kernan generala, NATOko buruzagi gorena joan den irailaren 6an honela mintzatzen zen Ipar Atlantikoko Segurtasunari buruzko Simposiumean: “legez kanpoko immigrazioaren aurkako borroka (NATOren) misio berrietako bat izango da”. Ez genuke, inondik ere alarmista izan nahi; ziur gaude ez dela epe laburrean aplikatzeko neurria, handiegiak izango bailirake gainditu beharreko oztopoak. Baina hala ere ez da ahaztu behar politika guztiak, eroenak ere, une batean dutela abiapuntua, eta ez dugula ahaztu behar horrelako proposamenak ere gorpuzten joan daitezkeela, aurre egin ezean. Horregatik ohartarazi nahi dugu horrelako deklarazioekin jendearen gogoan errotuz doala apurka immigrazioa inbasio modura ikustekoa jarrera, eta logika horren barruan ez dela lekuz kanpoko gauza Armadari edo NATOri laguntza eskatzea “kanpoko etsariari” aurre egiteko bada. Oraindik inork ez badu argi eta garbi horrela formulatzen, ideia hori dabil eskatzen denean indar armatuek parte hartu dezatela immigrazio arazo batzuei aurre egiten. Baina egunero ari gara ikusten zer ondorio ematen duen gero eta maizago gertatzen den beste gorputz armatuen (polizien eta guardiazibilen) eta esku-hartzea immigranteekiko harremanetan. Alde batera utziko ditugu poliziarekin topo egiten duten ehunka pertsona immigrantek egunero kontatzen dutena; alegia harreman horrek zerikusi gutxi duela telebistan nazkatu arte ikusten ditugun irudiekin: guardiazibil errukibera berokiz estaltzen patera batetik jaitsi berri den immigrante gaixoa. Areago kezkatzen gaitu azken hilabeteotan lau immigranteren heriotzak nola gertatu diren. Maiatzaren 20an, Lanzaroteko Arrecife herriko komisarian Antonio Augusto Fonseca zendu zen, lepoan kolpe bat jasan ondoren. Azaroaren 22an Mustapha H. urkaturik azaldu zen Ceutako Guardia Zibilen 410 komandantziako ziegetan. Toki berberean bi urte lehenago urkatuta azaldu zen Julienne Danielle, zazpi hilabeteko haurdun zegoela. Abenduaren 3an, patera batean iritsitako etorkin bat tiro batez akabatu zuten guardia zibilengandik ihes egiten saitzen zelarik, Tarifako hondartzan bertan. Abenduaren 30ean, Julious Ofasi Murtziako ospitalean sartu zuten, preso zegoen Sangonerako presondegian kolpe latz bat jaso ondoren; handik lau egunera hilotz zen. Horrelako edozein gertakari dela eta, familiartekoek eta giza eskubideen defentsarako erakundeek egin behar izaten dituzten eginbideak, gertatutakoak argitu daitezen eta errudunak zigortuan izan daitezen, kontaezinak eta gogorrak izaten dira. Are gogorragoak jarrera ofiziala beti izaten delako gorputz armatuei zalantzarik gabeko babesa ematearen aldekoa, eta gertakarien azalpena, betikoa: indar publikoari erasoa, istripuzko tiroa, atxilotua ez izatekoa borroka… Hori dena eguneroko ogia bada gaur, bihar gauzak okerrera joan litezke Gobernuak gauzatu nahiko balu, polizia indarrez, Atzerritartasun Legea onartu eta gero kanporatzeko paradan jarriko diren milaka pertsonen kanporaketa. Ez gara aspertuko gogoratzen pertsona horiek pertsona direla, eta oinarrizko giza eskubideen titularrak, eta ez dutela inolako deliturik egin. Eta ez dezagun ahantzi migrazioaren erronkei aurre egiteko ez dagoela politika okerragorik gorputz armatuei ardura ematen diena baino.

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web