Hautsok ekarriko dituzte loiak!

El Ejidoko gertaeren ondotik, diagnostikoa aho batez eman dute: aspaldi ari zen egosten orain lehertutakoa. Ezertan ukatu gabe immigranteen kolektiboari multzoan egindako erasoek daukaten larritasuna, arrazismo eta xenofobia kezkagarriena, eta arrera handienaz jarraitu behar dena, oraingo immigrazio-politikan dago, berak ematen baitu bidea horrelako erreakzioak inkubatzeko eta are bultzatzeko. Zer esan nahi dugun? Ikus dezagun. Lehenik eta behin, El Ejidokoa ez da mirari bat. El Ejidon dagoena da magrebtar eta subsaharatar multzo handi bat, espainiarrek onartuko ez lituzketen lan-baldintzetan lanean: egunsentitik iluntzeraino, plastikozko labe batean, orduko 500 pezeta jasotzen, pestiziden ondoriozko intoxikazioak eta osasunarentzako kaltegarriak diren ondorioak jasaten. Kontratuak, berriz, kontratua dagoenean, hilero berritzen direnak kontratuekin, eta kitoa aldez aurretik sinatua dutela, nekazaritza-hitzarmenak dioena urratuz. Askoz maizago, berriz, kontratu idatzirik ez dago, ahozko hutsa baizik; azaldu beharrik ez dago horrek defentsa-gabezia, menpekotasuna eta ogasunari iruzur egitea dakarrela. Bigarrenik, ez dago immigrazio-politikaren porrotik. Esan behar dena da ez dagoela immigrazio politikarik, ez, bederen, immigranteen beharrak, hezkuntzan, osasunean, etxebizitzan, aisian, kontuan hartuko dituenik, hau da, harrera-gizartean eskubide osoko hiritar gisa parte izatea bideratzen duenik. Eta hori, “paperak dituen” jendeari buruz bakarrik ari garela. Politika-eza horren partaide beteak dira Administrazio Zentrala eta Andaluziako Junta. Gizarte-programak, dauden kasuetan, ez dira politika ofizialaren atal bat, GKEei gomendaturiko zerbait baizik. Hirugarrenik, Administrazioa ilegaltasun egoeren eta laneko esplotazioaren konplize da. Lan Ikuskaritzak, legez kanpoko kontratazioa babesten du; lantokien ikuskapenik egiten ez duelako, egitera doanean askotan enpresariari aldez aurretik abisua ematen diolako, egiten denean, maiz, emaitza paperik gabeko immigrantea kanporatzea delako, horrela, gainera, enpresariaren inpunitatea bermatzen delarik, zeren epaiketa iritsitakoan, aldez aurretik kanporatutako immigrantea agertu ez eta enpresaria largesten baita. Erantzukizunen utzikeria sindikatuetara ere zabaltzen da. Mafia moduko jardueretan nahastuta egoten dira nekazariak, bitartekariak eta ETTak, laneko aurrekontratuak edo egoitza-baimenak lortzeagatik dirutzak, milioi erdira iritsi daitezkeenak, jasotzen baitituzte; maiz, immigranteen soldatatik deskontatzen dituzten dirutzak.

Baina hori esanda, ohartarazi behar da, ale honetan xehetasunez egiten dugun bezala, eragile politiko eta sozial gehienek beren salaketak aldarrika bota ondoren, El Ejidon finkatzen ari den politika, orain arteko berbera dela. Gorago aipatu ditugun ezaugarri nagusietatik bat ere ez da aldatu. Hain da horrela non ikusgarriena den arloan ere, etxebizitzen kokapenari dagokionean, El Ejidoko alkateak bultzatzen duen bazterketa espaziala aurrera atera baita: immigranteak herritik urruti, han gera daitezela aldika eskuragarri den lan-indar gisa, eta inongo immigrazio politika taxuzkoren helburu izan gabe. Gauza bera esan daiteke erasogileen inpunitateaz: zalapartetan ibilitako 7.000ei doan atera zaie erasoa. Eta zer esan poliziaren pasibotasun eskandalagarriari buruz? Esatekoa dena, ohikoa dela, kasu honetan “ez esku hartzeko agindu zorrotzak” edukitzeaz gainera, ohituta daudela, bereziki udaltzaingoa, immigranteak horrela tratatzen. Eta pasibotasun hori, demokrazia garaiko Espainiako bortizkeria xenofoboaren leherketarik larrienaz ari garela. Beste horrenbeste tokiko hedabideen paperaz hitz egiterakoan. Nahikoa litzateke erasoen lehen bi egunetan tokiko telebistek eman zutena ikustea, ondo ulertzeko zergatik eta nola iritsi ziren erasoak maila hartara. Ez da debalde tokiko telebista gehienak nekazari-erakundeen sare guztiz indartsu baten esku egotea.
Behin eta berriro errepikatu beharko dugu immigrazioa garapen ekonomiko eta sozialaren faktorea dela, langileen immigrazioa beharrezkoa dela, eta enpresaburuen aldetik sustatu egingo dela. Etengabe gogoratu beharko dugu immigrazioa ez dela eskulan merkea, pertsonak direla, beren itxaropenak, ametsak eta eskubideak dituztela; ezinbestekoa dela denei errekonozitzea hiritartasun eskubideak, eta deslotu egin behar direla nazionalitatea eta hiritartasuna. Ezingo dugu ahazten utzi legeak betetzea denon betebeharra dela, eta askozaz gehiagotan gertatzen dela immigranteak izatea legearen urraketa baten jasaile, ekintzaren egile baino.
Gartaturiko gatazka honen alderdi berri bat izan da immigranteek berek harturiko protagonismoa: haiek izan dira erasoen aurka mobilizatu direnak, grebaren bidez era antolatuan erantzun dutenak, errebindikazio-multzo bat eratu dutenak, eta proposamen horiek negoziaketetara, beren ordezkarien bidez, eraman dituztenak. Gertakari horrek duen garrantziak ez du hobetu elkartasun-erakunde eta sindikatu gehienen aldetik jasotako erantzuna. Ez ulertua hain nabarmena izan da non ezinbestekoa gertatzen baita protagonistek analiza ditzaten haren zergatiak, eta etorkizunerako proposamenak egin ditzaten. Zertan geratuko ote da hau guztia? Hortik botata geratuko ote dira? Ez ote da ezin bestekoa El Ejidoko afera bihurtzea dauden erakundeen (Immigrazioaren Foroa, Sare Europarra) estatu mailako jardueraren ardatz? Ez da nahikoa administrazioei ekintza batzuk eskatzea; premiazkoa da elkartasun erakundeak berak inplikatzea beren ahalen neurria. Handik ateratzen denari hertsiki lotuta egongo da etorkizuneko gatazken bilakaera. Eta egongo diren zalantzarik ez dago, antzeko egoerak hainbat tokitan inkubatzen ari dira eta. Han ikasi daitekeena oso baliagarria izango da. Orain hauts horiek kentzeko gai izatearen mende dago intolerantzia eta xenofobiaren euriak datozenean arrazakeriaren eta insolidaritatearen lohietan leporaino sar ez gaitezen.

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web