Burujabetasuna bai, baina komenentziara

Perejil Irla, 2002. Itsaslari marokoar batzuek irlan lehorreratu eta Marokoko bandera goititzen zuten. Espainiako gobernuak, gudurako deia egin eta irla berreskuratu egiten ditu espainiar subiranotasuna berretsiz.

Tierra Irla, 2012. Gehienbat Saharaz hegoaldeko etorkinek osatutako taldea lehorreratu da irlan. Diotenez, espainiar agindupekoa da. Egun gutxiren buruan, Espainiako gobernuak kanporatu eta Marokora bidaltzen ditu lehorreratutako gehienak, Espaniako legeriak ezartzen dituen prozedurei bizkar emanda. Bide batez, hankaperatu egin dira Espainiako atzerritartasun araudia eta nazioarteko zuzenbidea, zeinaren barnean baitago “ez itzultzearen” printzipioa, norbanako bakoitzaren inguruabarrak eta haren asilo aukerak aztertu gabe taldekako kanporaketak debekatzen dituena.

Tierra irla espainiar agindupeko lurra bada, gero eta maizago egiten den zerbaiten ikuspegitik soilik esplika daiteke gobernuaren ilegalkeria: legeek aitortzen dizkieten eskubideak ukatu egiten zaizkie pertsona immigranteei.

Ildo horretan, adibidez, gobernuaren jokamolde irmoa da inolako deliturik egin ez duten pertsonak Zentro Itxietan atxikitzea, haiei mugimendu askatasuna erabat ukatuz, hutsegite administratiboa baino ez den zerbaitegatik: hemen egoteko dokumentuak ez edukitzeagatik. Horrela, Konstituzioak oinarrizko eskubidetzat aldarrikatzen duena hutsean geratzen da haren jabe liratekeen batzuentzat: pertsona immigranteentzat.

Arestian, pertsona migratzaileen eskubideak kimatzen jarraitu du gobernuak, Espainian arauz kanpoko egoeran daudenak Osasun publikoaren sistematik egotziz. Horren ondoren, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eskuratu ahal izateko aukerak murriztu zaizkie.

Itxura guztien arabera, krisi ekonomikoaren aitzakian gero eta murrizketa gehiago egiten den sasoi honetan, pertsona migratzaileak izango dira gobernuaren neurriek gehien jipoituko dituztenetako batzuk. Eta hori gutxi balitz, politikari burugabe batzuek bertako herritar sektoreekin etsaitu nahi dituzte, “etxekoak lehendabizi” lelo tristagarria barra-barra haizatuz.

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web