Amaitu da Osasuna oinarrizko eskubide izatea

Orain arte gure zuzenbide estatuak bermatzen zituen eskubideen kimaketa lanean, gobernuak kendu egin die Osasun publikorako sarbidea Espainian arauz kanpo aurkitzen direnei. Bat batean, dekretu-lege arrunt baten bitartez, Konstituzioan esaten dena, osasun laguntza unibertsalizatzen duenean eta osasun zerbitzu eta baliabideetarako sarbidean hiritar guztien berdintasuna ezartzen duenean, ezerezean utzi nahi du. Alderaketarako balio dezake Auzitegi Konstituzionalaren 236/2007 epaiak non, hezkuntza ez derrigorrezkoa jasotzeko eskubidea zehaztean, ebatzi baitzuen hemen bizitzeko baimenik ez duten atzerritarrak kanporatuak izan daitezkeela legeak ezartzen dituen prozeduren bitartez, baina Espainiako lurraldean aurkitzen diren bitartean ezin zaiela eskubide hori kendu. Bidenabar, antzututa geratzen da 14/1986 Osasun Lege Orokorra, non esaten baita “osasun babesaren eta osasun arretarako eskubidearen jabe dira espainiar eta nazio lurraldean bere bizilekua duten atzerritar guztiak.”


Gehiegikeria nabarmenaz argudiatzen da “osasun turismoa” deitzen dena amaiarazi nahi dela, baina horrek ez du zer ikusirik eskubide hau gabe uzten den jende multzorekin, aipatu fenomeno hori EB-tik datozen turistekin ematen baita gehienbat. Beste batzuetan, osasun zerbitzuez abusatzen aritzea egozten zaie ahapeka, argi eta garbi frogatuta dagoenean Osasungintzaren diru-kutxara ekarpen mardulena egiten duen jendea dela, handik jasotzen duenarekin alderatuta.


Beste behin, pagaburu bat aurkitu nahi izan da finean bertan jaioek nozitu beharko dituzten eskubide murrizketak irensgarriagoak gerta daitezen. Osasungintza pausoka pribatizatzen hasteko atarian gaude. Beste hainbat kasutan bezalaxe, iraganean hainbeste kostata erdietsitako lorpenak suntsi ditzaten eragozteko denek, bertakoek zein etorkinek, egin beharreko defentsa lanari lotu behar zaio eskubide urraketa honen aurkako eginahala.

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web