Abenduaren 18a ospatzeko erak

Mugak57

Nazioarteko egutegian ospakizunak suertatzen direnean, esate baterako abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren urteurrena dela eta, edo abenduaren 18an, Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna delako, badirudi erakundeek ere, egun horietan behintzat, ospatzen diren eskubideekiko begirunea erakustera behartuta sentitzen direla.

Bada, hala ere, badoan Gobernuaren azken agur bezala edo, Madrilgo Barne Ministerioak, abenduaren 15erako, hau da, egun enblematiko horien erdi-erdian, antolatu du immigranteak taldean deportatzeko hegaldi bat Senegaleko Dakarrera. Eta hartarako, Frantziako estilorik petoenean, kalean kontrolak ugaltzeari ekin dio, egoera irregularrean egon daitezken jatorri senegaldarreko pertsonak harrapatzeko, eta Alucheko Atzerritarrentzako Zentro Itxian pilatu ditu beste ZIE batzuetatik ekarritako pertsonak, hegazkina pleitatzea “errentagarri” egin dezaken multzoa osatu asmoz.

Eta hartara ipinita, zenbait epailek ere lagundu egiten dio egitasmoari. Hegazkin horretan kanporatuak izateko itxiarazteko agindu judiziala jaso duten pertsonen artean badaude sustraitze egoera nabarmena dutenak, erroldatuta lau urte baino gehiago daramatzatenak eta bizileku finkoa dutenak eta, beraz, sustraitzearen aukera legal horretarako baldintzak betetzen dituztenak; eta indarrean den legeriak dio horrelako kasuetan itxitzea eta kanporatzea gehiegizko neurria dela.
Hau guztia politika baten osagaia da: baimen administratiboa eduki ez arren ahal duten lekuan bizimodua bilatzea beste arau hausterik egin ez duten hiritarrak itxiarazi eta kanporatzea. Eta horretarako erabiltzen dira AZIak, haietan gertatzen dena ez ezik haien izate hutsa ere gizartearen gehiengoarentzat ezezaguna bada ere.

Migreurop sarea Estatu espainolean osatzen duten erakundeek argitaratu berria dute lau AZItara egin dituzten bisitaldien txostena, kartzela errealitate horren berri ematen saiatzeko, eta zentro horiek ixtea eta bertan itxita dauden pertsonen eskubideak errespeta daitezen eskatzeko tresna bezala.

Abenduaren 18a ospatzeko beste era bat da, noski.

Bizilagunak 2019

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web