Hemen bizi naiz, hemen bozkatuko dut

Hemen bizi naiz, hemen bozkatuko dut

Langileriak XIX. mendearen erdialdera lortu zuen boto-eskubidea. Emakumeek joan den mendean,1931n, Bigarren Errepublika hastearekin batera. Beste herrialde batean jaioak izanik gure artean bizi eta lanean ari diren pertsonek, XXI. mendera arte itxaron behar izan dute, oinarrizko giza eskubidea besterik ez den hori, herrialde batzuetan besteetan baino lehenago, aitortua izan arte. Auzia konpondu ezean, ezingo da sufragioa unibertsala denik esan, gure gizarteetan. Apartheid politiko horrek ez du inolako etorkizunik Giza Eskubideak ordenamendu juridiko eta sozialaren oinarritzat dituen gizartean. Beraz, zergatik kostatzen zaie hainbeste gure politikoei pertsona horien boto-eskubidea osoki aitortzea?

Paperik gabeko etorkinen aurkako errepresio-neurriak justifikatzerakoan, diskurtso ofizialak beti dio neurri horiek ezinbestekoak direla paperak badauzkatenak gizartean txertatzeko. Jakin, badakigu, eskubide politikoek paper garrantzitsua jokatzen dutela integrazioaren alde; baina, bestalde, horiek ukatuz, argi asko erakusten dute gure gobernuek diskurtsoetan bakarrik dagoela integrazioa, praktikan esklusioa besterik ez baitugu ikusten.

Begi-bistakoa da boto-eskubidea eskuratzeak, hots hautesle eta hautagai izateko eskubideak, ez duela esklusioaren amaiera bermatzen; baina, ezinbestekoa da hori lortzeko borrokan. Begi-bistakoa da, halaber, udal-hauteskundeetarako boto-eskubidea lortzea ez dela nahikoa, eskubide politiko osoak direla erreklamatu beharrekoak eta hortaz, baita autonomia mailako nahiz parlamentuko hauteskundeetarako boto-eskubidea ere; baina zentzugabekoa litzateke guztia batera jokoan jartzea. Egun, udal-hauteskundeetarako boto-eskubidea lortzeko baldintzak betetzen dira.

Horren harian, komenigarria litzateke Estatuko hainbat tokitan abian dauden kanpainak bere horretan ez uztea maiatzaren 25ean, batzuetan, dirudienez, adierazten den bezala. Aitzitik, datorren urteko hauteskunde orokorrei begira, plataforma batzuk egonkortzea komeni da, sostenguak jasotzen jarraitzeko. Plataforma horien bidez, etorkinen boto-eskubidera irekita dauden alderdiei eskatuko zaie eskubide hori beren errebindikazioen artean sartu eta, hauteskundeak irabazi eta gobernua osatzen duenari neurriak har ditzan exijitzeko. Hori izan daiteke eskubide hori aurrera ateratzeko bidea.

Une honetan konstituzio-proiektua eztabaidatzen dabilen Europako Batasunak aukera ezin hobea du, Europako hiritartasunaren irudia erabiliz, eskubide politikoak nazionalitatearekin lotu gabe aitortzeko, egungo nazio-estatuetan ezagutzen dugun hiritartasun kontzeptua albo batera utziz.

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web