E-Media egitasmoa. Alfabetatze mediatikoa eta herritartasun digitala mundu guztiarentzat.

E Media Logo Full Title 001Berriki egindako inkestek erakusten dute teknologia digitalaren erabilera esponentzialki ari dela hazten munduko biztanleen artean, bereziki “natibo digital” belaunaldikoen artean.

Horregatik oso garrantzitsua de herritarrei heziketa egokia ematea gailu berriak, teknologia, internet eta sare sozialak behar bezala erabiltzeko. Iritzi bateratua dugu irakasleak behar ditugula prestatu haiek izan daitezen garatzaile eta esnatzaile, baldin eta herritar belaunaldi berria trebatu nahi badugu teknologia digitala modu eraginkor, kritiko eta arduratsuan erabil dezaten.

Egitasmo honek 3 urtez lanean jarriko du 12 lagunez osatutako taldea, material pedagogikoak eta formakuntzakoak garatzen adituak direnak, honako helburuekin:

- 3 liburuxka osatuko dituzte, bakoitzak 10 orduko jarduerak izango dituelarik, robotikaz, alfabetatze mediatikoaz eta web irratia / bloga / web TB.

- Sareko 2 ikastaro prestatuko dituzte Moodle plataformarako (kode irekikoa eta doan), bakoitza 5 ordukoa gutxienez, robotikaz eta alfabetatze mediatikoaz.

- Trebakuntzarako 3 eguneko 5 saio antolatuko dituzte, egitasmoan landuko diren gaietan trebatu daitezen erakunde bazkideetako profesionalak.

- Tutoreak prestatuko dituzte 3 herrialdetan gutxienez (Frantzia, Espainia, Italia) sarean eskainitako ikastaroak jarraitu dituzten irakasleei laguntzeko.

Gipuzkoako SOS Arrazakeriak gure gain hartuko dugu alfabetatze mediatikoari buruzko liburuxka egiteko koordinazio lana, eta gure eguneroko lanean ohikoa den bezala, kontuan hartuta kultur aniztasun eta genero ikuspuntuak.

Proiektuaren bazkideak:

La Ligue de L’enseignement – proiektuaren koordinazailea. (Frantzia)
Scuola di Robotica. (Italia)
Letonia Unibertsitatea (Letonia)
Gipuzkoako SOS Arrazakeria (Euskal Herria).
Associazione Arci (Italia)

Egitasmoa Erasmus+ KA2 Strategic Partnerships for Adults Education project-ek diruztatu du.

Logo Erasmus

        Bizilagunak Poster Aldatuta

 Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web