2012. Adingabe eta gazte berrelkartuei buruzko jardunaldiak. Familian, gizartean eta hezkuntzan egokitzeko proposamenak

Jornd Menor12IV. Topaketen abiapuntua da adingabe eta gazte atzerritarren kolektiboaren inguruko egoera geroz eta korapilatuagoa ulertzen saiatzea. Zehazkiago, Euskadiko etorkinen populazioaren aniztasuna geroz eta handiagoa da, denboran ere tarte zabala hartzen duen fenomeno soziala da eta familiarekin dauden adingabeen eta bakarrik dauden adingabeen arteko lerroa lausoa da. Formalki familia-erreferentea baduten adingabeetaz ari gara, baina irudi hori existitzeak ez ditu nortasun arazoak eta bestelakoak ekiditen, hauek neurri handi batean familia-berrelkartze prozesuak baldintzatzen dituen zurruntasun legaletik eratorriak baitira eta talde arteko harremanetan (banda latinoak) hezkuntzan etabarretan islatzen direnak. Cartel

Atzerritarren Legeak familiaren berrelkartzea erabat baldintzatzen du eta zuzenean eragiten die etorrera momentuari, familia-hausturari, berrelkatzeko adinari etab. Laburrean, araudiari dagozkien arazo guzti horiek gazte hauen ondorengo gizarteratze prozesua baldintzatuko dute. IV. Topaketak gai hauen inguruko hiru ardatzetan oinarrituko dira:

Mahaiak:

Maiatzak 24. Familia-berrelkartze prozesuak. Mahai-ingurua eta ondorengo eztabaida, Atzerritarren Legearen ikuspuntutik familia-berrelkartzea eta familian sortzen diren arazoak azaltzeko.

Maiatzak 29. Gazte hauen egokitzapen soziala. Gazte hauen egokitzapen soziala aztertuko dugu giza-harremanetatik abiatuz (koadrilako harremanak, talka kulturala etab.)

Ekainak 7. Eskola-egokitzapena. Eskola-egokitzapenaren arazo zehatzari buruz (eskolan berandu hastea, euskara ikastea etab.)

Topaketen hari eroalea Atzerritarren Legediak baldintzaturiko familia-berrelkartzea bada ere, hori ez da oztopoa gazte berrelkartu horren profilaren gaindiko egoera eta kasuak aztertu ahal izateko. Aldiz, gurasoak iritsi diren herrialdean jaio diren adingabe eta gazteen kasuen azterketak, edo familia-erreferenterik gabe etorri direnak eta babes-sistemaren batean egon diren edo daudenen kasuen azterketak arazo hauek ulertzen lagunduko digute. Batez ere eta adingabearen egoera legalari dagokionez, familia-erreferentearen izaera erlatibizatzeko balio du; instituzioen erantzunak alde horri erreparatzen dio bereziki baina egunerokotasunean oso konplexuak diren eta instituzioen esku-hartzea beharko luketen egoerak daude.

Ikusi kartela

Ikusi argazkiak

2012ko Maiatzak 24. Familia-berrelkartze prozesuak. Ikusi mahaikideen CVak

2012ko Maiatzak 29. Gazte hauen egokitzapen soziala. Ikusi mahaikideen CVak

2012ko Ekainak 7. Eskola-egokitzapena. Ikusi mahaikideen CVak

Jardunaldiak prentsan. Elkarrizketa Barbara Scandrogliori Berrian 2012/05/30

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web