Eguneroko prentsa aldizkaria

Jadanik 5000 harpidedunetik gora jasotzen du Egunero Prentsa Aldizkaria. Gure harpidedun gehienak Estatuan daude eta asko Euskal Herrian, hau baita gure lan eremu hurbilena.
2004tik egiten dugun eguneroko jarduna da Eguneroko Prentsa Aldizkaria osatzea. Hain zuzen ere, egunero, Euskal Herrian argitaratzen diren 10 egunkari eta Estatuko beste 13ko informazioa jasotzen dugu, beti ere immigrazioa eta gutxiengoei buruzkoa eta sailkatu egiten dugu.
Beraz egunero, euskaraz egunkarietan argitatatzen diren informazio guztiak jaso eta sailkatzen ditugu, gaztelaniaz, katalanez eta galegoz agertzen direnekin batera.

Eguneroko Prentsa Aldizkariaren xedea da egunkarietan publikatzen dena jaso eta komunikabideek informazioa nola aurkezten duten aztertzea. Sailkapen kualitatibo hori egin ondoren bakarrik bidaltzen dieugu prentsa aldizkaria harpidedunei posta elektronikoz.

Harpidedunek egunero jasotzen dituzte prentsak goiz horretan argitaratu duen immigrazioa eta gutxiengoei buruzko lerro-buru zerrenda, jadanik aztertua eta gaika sailkatua. Titular hauek gainera, irakurleak nahi izanez gero, gure web gunera ekarri eta albiste osora sartzeko aukera ematen dioten estekak dira.

Era berean, eguneroko prentsa aldizkarian jasotzen diren albisteak, jatorrizko iturrian irakurtzeko aukera ere ematen diogu harpidedunari. Beraz, euskarazko dokumentazioa bilatzeko iturri anitz eta aukera gehiago ere ematen dizkiogu erabiltzaileari.

Eguneroko Prentsa Aldizkaria jaso nahi izanez gero idatzi: observatoriodeladiversidad@mugak.org

Bizilagunak 2019

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web