zurrumurruEz sarea!

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1SOS Arrazakeriak eta Gipuzkoako zazpi herrik “Zurrumurruez!”

2014-2015 ikasturtean zehar hainbat ekimen garatuko dira beste herrialdeetatik. Zarautz, Tolosaldea*, Ordizia, Eibar, Hernani, Astigarraga, y Errenteriako udalak dira

Pertsona etorkinak gizarte laguntzen kontura bizi dira, segurtasun eza handitzen dute, osasun zerbitzuez abusatzen dute, hezkuntza maila eskasten dute, ez dute gizarteratu nahi…

Tamalez, eta egia izan gabe ere, aurreiritzi eta zurrumurru saldo hori gure gizartean barneratuta dago. Eta garai zalantzati eta latz hauek erregai hutsa dira kanpotik etorritako pertsonen kontrako gezurrentzat, irtenbiderik gabeko frustrazioentzat pagaburu.

Img 20140605 110254Gauza jakina da aurreiritzi eta zurrumurruek gizarte bizikidetza nahasten eta zailtzen dutela. Eta bada zer egin ahots diskriminatzaile horien aurrean, arlo guztietan.

Egunerokoan eta bertakoan, hurbilekoan ere. Horretan ari gara SOS Arrazakeria eta Gipuzkoako hainbat udalerri. Oraingoz Zarautz, Tolosaldea* (28 udalerrik osatua), Ordizia, Eibar, Hernani, Astigarraga eta Errenteria zurrumurruen aurkako lurralde deklaratu dira.

Zurrumurruari aurre egiteko bidean, eta Katalunian sorturiko “Xarxa antirumors” ekimenari jarraiki, Euskadin hainbat ekimen bultzatu dira. Gipuzkoan, eta zenbait udalekin elkarlanean, SOS Arrazakeriak zurrumurruen aurkako eragileak prestatzeko tailerrak antolatzen ditu 2011. urtetik. Gizarte esparru guztietako pertsona ugarik parte hartu dute tailer horietan, eta bertan aurkitu dituzte tresnak, argudioak eta emoziozko estrategiak zurrumurrei aurre egiteko. Zarautz, Tolosaldea, Errenteria, Eibar, Hernani, Azkoitia, Donostia… tailerren leku izan dira. Eta orain da aurrera egiteko garraia. Ez dezagun ahaztu zurrumurruak baztertzaileak direla eta gezurrak. Eta okerrena, baldintzatu egiten gaituzte eta ez digute uzten berdintasunean eta errespetuan harremantzen beste herrialdeetatik etorritako pertsonekin.

Orain da garaia “Zurrumurruez” zurrumurruen aurkako sarea Gipuzkoan sendotzeko, lan honetan sakontzeko. 2014-2015 ikasturte honetan helburu dugu bi urteotan landutako formakuntza eta sentiberatzea sendotzea. “Zurrumurruez” sarea antolatuko da bertan parte har dezaten elkarbizitza sanoa bultzatu nahi duten pertsona, erakunde eta taldeek.

Lau arlotan landuko da elkarbizitzaren hazia:

  • Estrategia emozional eta komunikatiboak zurrumurruak ezerezteko: oinarrizko arloa da hau, zeren frogatuta dago arrazoimena eta zentzua ez direla aski zurrumurrua ezerezteko. Enpatia eta estrategia komunikatiboak nahitaezkoak dira zurrumurruzaleari ulertarazteko ideia horiek okerrak direla eta inori ez diotela mesederik egiten.
  • Komunikazioaren arloan lana: Hedabideak, ikus-entzunezkoak, sare sozialak…Hedabideak, ikus-entzunezkoak, sare sozialak… Komunikabideak tresna estrategikoak dira gatazka edo elkarbizitza sustatzeko. Nahiz eta egunerokoak erakusten digun kontrako bidean aritzen direla, baliabide ederra izan daitezke eta zukua atera behar diegu.
    Adiera zabalenean komunikazioarekin zerikusia duten pertsonei zuzendua da: lehen edo bigarren hezkuntzako irakasleak, hezkuntza ez arautuko profesionalak, hezkuntzako ikasleak, komunikaziokoak, psikologiakoak… komunikazioaren profesionalak, kulturartekotasuna eta komunikazioa lantzen duten elkarteak. Espektroa zabala da, esparru, bitarteko eta formatuak bezain.
  • Antzerkia: Formazio ekintzak kultur aniztasunari buruzko zurrumurru eta estereotipoei aurre egiteko, Zapalduaren Antzerkiaren eta Foro antzerkiaren proposamen metodologikoetatik abiatuta. Guztioi zuzendua da baina bereziki clown eta antzerki giroan dabilen jendeari; kulturartekotasunaren kontzeptua ezagutu eta landu nahi duenarentzat modu bizituan, etorkin biztanleen kontrako zurrumurruek eragin litzaketen istiluak esperimentatu, eta zurrumurruen aurkako argudioak bizi eta defendatu, haien ingurunean zurrumurruen aurkako giroa sortu dezaten antzerkia medio.
  • Bertsolaritza: bertsoak jarriko dizkiegu zurrumurruei. Bertso eskolekin lan egin nahi dugu. Ikasturte honetan, bertsolari-gai neska-mutilek umorez eta begi zorrotzez
    helduko diote zurrumurruen gaiari. Sareko herrietako bertso eskolak izango dira abiapuntu, baina Gipuzkoa osora nahi genuke zabaldu ekimen hau.

LAGUNTZARAKO TRESNAK

Komiki-txartelak : Zurrumurru nagusiak jasotzen dituzte, gizartean errotuenak. Txartel bakoitzak zurrumurru bana jasotzen du eta labur eta zehatz argitzen zergatik diren gezurrezkoak. Osasuna, hezkuntza, etxebizitza…

Eskuorriak : Eskuliburu txikia zurrumurru zabalduenekin, eta hainbat argudio, datu eta arrazoi haiek gezurtatzeko. Tolesgarri txiki bat patrikan edo diru-zorroan eramateko ; tren edo bus bidaietan entretenitzeaz gain, zurrumurruak gezurtatzeko gakoak ematen dizkigu. Zurrumurruen kriptonita, aizu !

Zurrumurruen aurkako taulak : Zurrumurru nagusiak lantzen dituzten hamar taula. ‘Zurrumurruez’ sarearen herrietako leku estrategikoetan jarriko dira. Hala, anbulategian, zain gauden bitartean, bertatik bertara ikusiko dugu pertsona etorkinek ez dutela abusatzen osasun sistemaz, ez dutela apendizitis ebakuntza 18 aldiz egiten “doan” delako… Edo eta ikastoletan, taula batek ongietorria eman eta azalduko digu etorkin haurrek ez dutela jaitsiarazten eskolako maila. Jardun hauei amaiera emateko, zurrumurruen aurkako “Zurrumurruez” sareko ekintzaileen Topaketa izango da eta, bertan, egindako lanaren emaitzez gain ikusiko dugu pertsona asko garela elkarbizitzaren eta errespetuaren aldeko lanari ekingo diogunak.

Inork ez duelako irainik merezi, zatoz “Zurrumurruez” sarera!

Gipuzkoa eta bere udalak zurrumurruen aurkako lurraldea

Komiki-txartelak :

 Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web