Gipuzkoa Solidarioa III. (2012)

Bizi Invita2012(Portada)

2010ean etorkinek Gipuzkoako gizartea anitzagoa, parekideagoa eta bidezkoagoa bilakatzeko orduan egiten duten ekarpen zabalari ezagumendua egin genion.

2011an, aurpegia eta izenak jarri genizkien handik etorritako eta hemen bizi garenon artean sortzen diren elkartasunezko harremanei. Elkarbizitza eta integrazioak aberastu egiten gaituztela bistarazi genuen eta jendartea adeitsuagoa eta gizatiarragoa egiten dutela.

2012an elkarren arteko ezagutzari dagokionez pausu bat haratago joan nahi dugu. Bizilagunak-La Familia de al lado ekimenean parte hartzera gonbidatzen zaitugu.
Ba al zenekien Gipuzkoan 112 nazionalitatetik gora daudela eta 100 hizkuntza inguru hitz egiten direla?
Mundua etxeko atarian daukazu eta datorren azaroaren 18an hobe ezagutu ahal izango duzu. Egun horretan, nahiz eta elkarren ondoan bizi, maiz auzo berberan, elkar ezagutzeko aukerarik izan ez duten Gipuzkoako familia bat eta atzerriko beste bat bazkaltzeko elkartuko dira. Horiek bezalaxe, 120 familiek bazkalduko dute elkarrekin. Hau gutxi balitz, momento berean gauza bera gertatzen arituko da Txekia, Eslovakia, Malta, Portugal, Italia, Hungaria eta Belgikan. 2000 lagunetik gora.
Izan horietako bat!

Bizilagunak-La Familia de al lado ekintzarekin elkarren arteko topaketa eta ezagutzari lekua egin nahi diogu, eta auskalo, bazkari hau harreman luzeago baten hasiera ere izan daiteke. Hain zuzen ere horixe da Txekian lortzen ari direna duela zazpi urte abiarazitako ekitaldi honekin.

Eta hain bazkari bereziak maila bereko postrea merezi duenez, datorren azaroaren 25ean, igandea, Bizilagunak-La Familia de al lado ospakizunean parte hartu dugun guztiok Donostiako Kursaaleko auditoriumean elkartuko gara bizitako esperientzia partekatu eta orain ere agerian jartzeko bakoitzarentzat eta guztiontzako zein aberasgarria den elkarren arteko errespetuzko eta elkartasunezko harremanak sustatzen dituen jendarte anitz bat. Lagun asko garelako horren bila gabiltzanak eta bere aldeko apustua egiten dugunak, bila ditzagun elkarrekin bizitzeko moduak.

Gipuzkoa Solidarioa aurkezpen prentsaurrekoa. 2012ko azaroak 21

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web