VIII. Gipuzkoa Solidarioa / BIZILAGUNAK 2017

AConsejo Europeourten ere estereotipoak eta aurreiritziak hausten dituen bazkari multikulturalaz gozatzeko irrikitan gaude eta BIZILAGUNAK abian da! 

Gonbidatuta zaudete parte hartzera!! 
Azaroak 19, igandea 14:00etan. 

Zer da BIZILAGUNAK?
Bertako eta atzerritik etorritako norbanakoak edo eta familiak mahi baten inguruan elkartzeko helburua duen egitasmoa da. 

Nork hartu dezake parte? 
Edonork. Hurkoa ezagutzeko jakin - mina duen guztiak eman dezake izena. Familian, taldean edota banaka apuntatu daiteke. 
Familian diogunean, bere burua halakotzat hartzen duen edozein kidego esan nahi dugu, zein nahi delarik haren osaera: ama bakarrak, emakumezko edo gizonezkoez osaturiko bikoteak, sexu ezberdinetakoak, haurrak dituztenak edo ez dituztenak, bilobadun aintona - amoank, etab. Edozein eratakoak. 

Zergatik antolatzen dugu Bizilagunak? 
Asko eta asko garelako, bertakoak nahiz kanpotik etorritakoak, hurbiltzeko urratsa eman nahi genukeenak baina aukerarik aurkitzen ez dugunak.
Eta zinez sinesten dugulako zuzeneko harreman horietan, esperientzia berriak geure adimena zabaldu eta estereotipoak eta aurreiritziak gainditzeko modurik aproposena delako.
Jende berria ezagutuz eta haiekin jardunaz, otordu batez besterik ez bada ere, aukera atsegina eta aberasgarria gerta daitekeelako. Bertako pertsona askok ez du aukerarik edo eta ez daki zer egin atzerritik iritsitako pertsonak ezagutzeko, eta alderantziz; 
Horregatik, halako guztientzat BIZILAGUNAK ekimen hau aukera paregabea da nork bere jakinmina asetzeko eta bestelako jatorria, kultura, ohiturak edo eta pentsaerak dituzten hurkoak ezagutu eta ordu batzuk gustora igarotzeko.
Hainbat gauzatan ezberdinak eta beste askotan berdinak garela zuzenean egiaztatzeko gunea da. Arratsalde atsegin bat pasatzeko era bat da, bestelako ohiturak badirela ikasiaz; begi arrailduen atzean, edo eta azal beltzaran edo zurixkaren gibelean sentipen berdintsuak daudela, lehen irudipenetik haratago joateko denbora hartzen badugu. 
Baina honaino iritsi bagara eta orain arte guztiz ezezagunak genituenekin otordua partekatzen hari bagara, haratago joateko gogoa dagoelako izango da, ezta?

Non bazkaltzen da? 
Bina familia horietako baten etxean egingo da bazkaria. 

Bazkari egunean. 
Familia gonbidatzaileak egingo du bazkaria, ahal bada bere jatorrizko herrialdean tipikoa edo tradizionala den bazkari batekin. Bitartean, dinamizatzailea gonbidatuekin etorriko da, aurkezpenak egingo ditu eta elkarraldia hasiko da. 

Eta postrerako ... 
Honelako bazkari bereziek postre espeziala eskatzen dutenez, ABENDUAREN 2an denok bat egigno dugu DONOSTIAKO KURSAALean, bizi izandako guztia ezagutzera eramateko eta, beste behin, umore ederrez, harreman solidarioak eta begirunetsuak hobetzen dituen gizarte anitzak norbanakoei, nahiz gizataldeei eskain diezaketen hobekuntza proposamenak azpimarratzeko. Hauxe izango da aurtengo VIII. GUIPUZKOA SOLIDARIOA ekimenaren ospakizuna. 

Nola har liteke parte?
Dei ezazu 943 32 18 11 telefonora edo izena eman web orrialdean: 
Familia bezala: Elkarren artean nolabaiteko ahaidetasuna duten bi pertsona edo gehiagok osatzen dutenek, guretzat familia bat da iada. Parte hartu nahi dutenen norbanakoek, etorkinek bereziki, ezagunen bat aise aurki dezaketela deritzogu. 
Dinamizatzaile bezala: Pertsona  honek aldez aurretik ezagutuko ditu bere ardurapean elkarrekin bazkalduko duten bi sendiak, eta hauekin harremaneta ipiniko da. Haien bitartekaria izango da. Bazkariaren egunean, gonbidatuak gonbidatzaileen etxera lagunduko ditu eta bertan, aurkezpenak egingo ditu, giroa goxatuko du ... eta denek bazkalduko dute. Beraz, izena ematen duen familia bakoitzarekin harremanetan ipiniko da dinamizatzaileren bat, oinarrizko argibideak jasotzeko: lanbidea eta bizimoduak, zaletasunak, alergiak eta osasun arazoak, etb; eta, funtsezkoena, gonbidatzaile ala gonbidatua izan nahi duten jakiteko. 
Asko eta asko garelako horretan saiatzen garenak, elkarrekin bizitzeko erak asma ditzagun.

  • Donostialdekoa bazara hemen klik egin parte hartzeko. 
  • Buruntzaldekoa bazara hemen klik egin parte hartzeko. 
  • Oarsoaldekoa bazara hemen klik egin parte hartzeko. 
  • Tolosaldekoa bazara hemen klik egin parte hartzeko. 
  • Goierrialdekoa bazara hemen klik egin parte hartzeko. 
  • Bidasoaldekoa bazara hemen klik egin parte hartzeko. 
  • Debagoienekoa bazara hemen klik egin parte hartzeko. 
  • Beste zonalde batetik parte hartu nahi baduzu, hemen klik egin. 
  • Dinamizatzaile moduan parte hartu nahi baduzu, hemen klik egin. 

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web