Guipuzkoa Solidarioa VIII - BIZILAGUNAK (2017)

Consejo Europeo

Aurten ere estereotipoak eta aurreiritziak hausten dituen bazkari multikulturalaz gozatzeko gogoz gaude eta BIZILAGUNAK abian da! Gonbidatuak gaude parte hartzera bazkarietan.

Azaroak 12, 14:00tan.

BIZILAGUNAK zer da?

Bertako eta atzerritik etorritako norbanakoak eta familiak mahai baten inguruan elkartzea helburu duen egitasmoa da.

Nork hartu dezake parte?

Edonork. Hurkoa ezagutzeko jakin-mina duen guztiak eman dezake izena. Familian, taldean edota banaka apuntatu daiteke.
Familia diogunean, bere burua halakotzat hartzen duen edozein kidego esan nahi dugu, zeinahi delarik haren osaera: ama ezkongabeak, emakumezko edo gizonezkoez osaturiko bikoteak, sexu ezberdinetakoak, haurrak dituztenak edota gabeak, bilobadun aitona-amonak, e. a. Edozein eratakoak.

Zergatik antolatzen dugu BIZILAGUNAK?

Asko eta asko garelako, bertakoak nahiz kanpotik etorritakoak, hurbiltzeko urratsa eman nahi genukeenak baina aukerarik aurkitzen ez dugunak.
Eta zinez sinesten dugulako zuzeneko harreman horiek, esperientzia berriak geure adimena zabaldu eta estereotipoak eta aurreiritziak gainditzeko modurik aproposena direla.
Jende berria ezagutuz eta haiekin jardunaz, otordu batez besterik ez bada ere, aukera atsegina eta aberasgarria gerta daitekeelako. Bertako pertsona askok ez du aukerarik edota ez daki zer egin atzerritik iritsitako pertsonak ezagutzeko, eta alderantziz; horregatik, halako guztientzat Bizilagunak ekimen hau aukera paregabea da nork bere jakin-mina asetzeko eta bestelako jatorria, kultura, ohiturak edota pentsaerak dituzten hurkoak ezagutu eta ordu batzuk gustura igarotzeko.
Hainbat gauzatan ezberdinak eta beste askotan berdinak garela zuzenean egiaztatzeko abagunea da. Arratsalde atsegin bat pasatzeko era bat da, bestelako ohiturak badirela ikasiaz; begi arrailduen atzean, edota azal beltzaran edo zurixkaren gibelean sentipen bertsuak daudela, lehen irudipenetatik haratago joateko beta hartzen badugu. Baina honaino iritsi bagara eta orain arte guztiz ezezagunak genituenekin otordua partekatzen ari bagara, haratago joateko gogoa duelako izanen da, ezta?

Non bazkaltzen da?

Bina familia horietako baten etxean egingo da bazkaria.

Bazkari egunean.

Familia gonbidatzaileak egingo du bazkaria, ahal bada bere jatorrizko herrialdean tipikoa den jakiren bat. Bitartean, dinamizatzailea gonbidatuekin etorriko da, aurkezpenak egingo ditu eta elkarraldia abiaraziko du.

Eta postrerako

Honelako bazkari gogoangarriak oso postre berezia eskatzen duenez, azaroaren 25an denok bat egingo dugu Donostiako Kursaalean, bizi izandakoak ezagutzera emateko eta, beste behin, umore ederrez, harreman solidarioak eta begirunetsuak hobesten dituen gizarte anitzak norbanakoei, nahiz gizataldeei eskain diezazkiekeen hobetzeko aukerak azpimarratzeko. Hauxe izango da aurtengo Gipuzkoa Solidarioa VIII ekimenaren ospakizuna.

Nola har liteke parte?

Dei ezazu 943 321 811 telefonora edo izena eman:

Familia bezala. Elkarren artean nolabaiteko ahaidetasuna duten bi pertsona edo gehiagok osatzen dutena da guretzat familia. Parte hartu nahi lezaketen norbanakoek, etorkinek bereziki, ahaide/ezagunen bat aise aurki dezaketela deritzogu.

Dinamizatzaile bezala. Pertsona honek aldez aurretik ezagutuko ditu bere ardurapean elkarrekin bazkalduko duten bi sendiak, eta hauekin harremanetan ipiniko da. Haien artekaria izango da. Bazkariaren egunean, azaroak 12an, gonbidatuak gonbidatzaileen etxera lagunduko ditu eta bertan, aurkezpenak egingo ditu, giroa goxatuko du… eta denekin bazkalduko du. Beraz, izena ematen duen familia bakoitzarekin harremanetan ipiniko da dinamizatzaileren bat, oinarrizko argibideak jasotzeko: lanbidea eta bizimoduak, zaletasunak, alergiak eta osasun arazoak, e.a.; eta, funtsezkoena, gonbidatzaile ala gonbidatu izan nahi duten jakiteko.
Asko eta asko garelako horretan saiatzen garenak, elkarrekin bizitzeko erak asma ditzagun.

  • Si eres de Donostia inscribete AQUI
  • Si eres de Buruntzaldea inscribete AQUI
  • Si eres de Oarsoaldea inscribete AQUI
  • Si eres de Tolosaldea incribete AQUI
  • Si eres de Goierri inscribete AQUI
  • Si eres de Bidasoaldea inscribete AQUI
  • Si participas en otra zona inscribete AQUI
  • Si participas como dinamizador o dinamizadora inscribete AQUÍ

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web