Zuzenbidea ez dadila gelditu Atzerritarrentzako Erretentzio Zentroen atean. 2011

Frente Subdelegacion160611

EUSKALHERRIKO 34 ERAKUNDEK ETA ESTATUKO 350 ELKARTEK BARNE MINISTERIOAREN GARDENTASUN FALTA SALATZEN DUTE ETA ESIJITZEN DUTE ERREGELAMENDUAK ARAUTU DITZALA BARNERATUTAKO PERTSONA ATZERRITARREN ESKUBIDEAK

Ostegun honetan, ekainak 16, goizeko 11etan,Gobernuaren Gipuzkoako delegazioordetzan, Manifestua sinatzen duten gipuzkoar elkarteen ordezkariek Gobernuaren delegatuordeari Manifestua eskuratuko diote Ministerioko agintari gorenei helarazi dezan.

350 gizarte-erakundeen eta milaka gizabanakoen – jurista, artista, kazetari eta akademiko ospetsuak barne– sinaduren sustengua duen kanpaina, ostegunean, ekainak 15, aurkeztuko da estatuko hainbat hiritan, bertan azalduz bai Manifestua eta baita ekainaren 18 eta 19rako deituriko mobilizazioak ere.

Atzerritartasun Lege Organikoaren azken aldaketa onartu zenetik urte eta erdi igaro den honetan, oraindik ez da argitaratu Atzerritarrak Barneratzeko Zentroen(CIE) funtzionamendua arautuko duen erregelamendua. Horrela, luzatuz eta luzatuz doaz barneratutakoek jasaten duten diskrezionalitatea, eta askatasunik gabeko egoeraren baldintzei buruzko informazio falta. Zuzenbide-estatuak onar ez dezakeen salbuespen-egoera hori lehenbailehen zuzendu beharrekoa da.
Ordenamendu juridikoak pertsona haiei mugatzen dien eskubide bakarra joan-etorri eskubidea dela. Horregatik, Erregelamenduaren eginkizuna da beste eskubide guztiak bermatzea: osotasun fisiko eta psikologikoa, osasuna, asistentzia juridiko eta soziala, intimitate-eskubidea errespetatzen duen trabarik gabeko komunikazioa, norberaren eskubideak ezagutzea eta egikaritzea, eta egoera egokian dauden instalazioak edukitzea.
Barne Ministerioak erabateko iluntasunean, inolako berririk eman gabe eta gizarte zibilaren iritzia ezertan kontuan hartu gabe ari da erregelamendu-zirriborroa prestatzen.
Hiru urte betetzen direnean EBk Itzuleraren –Lotsaren– zuzentaraua onartu zuenetik, kanpainaren sustatzaileek gardentasun eza salatu nahi dute, eta CIEetan barneraturiko pertsona guztiek berezkoak dituzten eskubide eta berme guztiak garantizatuko dituen erregelamendu bat onar dadin abaiaraziko dituzten askotariko ekintzak iragarriko dituzte.

Informazio gehiago: Mikel Mazkiaran (657 793 705)

Estatuko beste Gobernu Ordezkaritzatan egindako ekintzak ikusi

Azpian: Kanpainaren Manifestuaren testua

Erakunde sustatzaileak:
ACSUR - Andalucía Acoge - Asociación Pro Derechos Humanos de Andalucía (APDHA) - Asociación Española para el Derecho Internacional de los Derechos Humanos (AEDIDH) - Campaña “CIEs No” (Valentzia) - Comisión Española de Ayuda al Refugiado (CEAR) - Convivir Sin Racismo (Murtzia) - Federación Estatal de Asociaciones de SOS Racismo - Red de Apoyo Ferrocarril Clandestino - Fundación Acción Pro Derechos Humanos - Inmigrapenal (Grupo Inmigración y Sistema Penal) - Médicos del Mundo – Migreurop – Mugak - Plataforma de Solidaridad con los/las Inmigrantes (Malaga) - Pueblos Unidos - Observatorio del Sistema Penal y Derechos Humanos (Bartzelonako Unibertsitatea) - Centro Parroquial San Carlos Borromeo (Madril).

EAE eta Nafarroako elkarte sinatzaileak (34)

Asociación Colectivo de Colombianos Refugiados en el País Vasco-BACHUE
CEAR-Euskadi
Elan Euskadi GGKE
Harresiak Apurtuz - Coordinadora de ONG de Euskadi de Apoyo a Inmigrantes
Instituto Hegoa de Desarrollo y Cooperación de la UPV/EHU
STEE-EILAS Sindicato de Trabajador*s de la Enseñanza de Euskal Herria
Araba
Foro Religioso Popular Vitoria-Gasteiz
Ongd SERSO San Viator Euskalherria
Ongi Etorri
SOS Racismo Araba
Bizkaia
ALBOAN
Asociación Mujeres en la Diversidad Basauri
Asociación de Mujeres Migrantes de Getxo (AMMIG)
Asociación de los Senegaleses de Markina-Xemein (ASEMA)
Berdinak Gara Taldea
CGT-LKN de Bizkaia
Fundación Ignacio Ellacuria
Iniciativas de cooperación y desarrollo
Mujeres del mundo "Babel"
Pangea kulturarteko taldea
Salhaketa Bizkaia
Gipuzkoa
AMHER
Asociación ARRATS
Banda Bat
Malen Etxea Zumaia
Mugak
Mugen Gainetik
Mujeres del Mundo Unidas
Plazandreok emakumeen elkartea
SOS Racismo Gipuzkoa
Navarra
Asociación Sindical SOLIDARI Tudela
Bidelagun Baztan
Centro Lasa (SJM) Tudela
LUMATZA Nafarroako Bollera Feministak

MANIFESTUA

Honen azpian sinatzen dugun gizarte-erakunde, entitate eta gizabanakook, Atzerritarrak Barneratzeko Zentroak (CIE, gaztelaniaz) ixtea eskatzen dugu, Espainiak sinatu eta berretsi dituen giza eskubideen nazioarteko dokumentuen aurka doazen guneak direlako. Era berean, gure kezka azaldu nahi dugu zentro horien funtzionamendua arautuko duen erregelamendua lantzerakoan espainiar Gobernuak duen jokabide ilunarengatik. Horrela jokatuz gizarte zibila baztertu egiten du migrazio-politikaren alderdi eztabaidagarrien eta zanpagarrienetako batean: egoitza-baimena eskuratzea edo berrritzea lortu ez duten pertsonei askatasuna kentzea, alegia.

Hilabete mordoa daramagu Barne Ministerioa lantzen ari den erregelamendu horren zirriborroa erakuts dezaten zain, nahiz eta, 2009ko abenduaren 11an onarturiko Atzerritartasun Lege Organikoaren azken aldaketan xedatzen zenez, sei hilabeteko epean onartua behar zuen. Ezinezkoa izan da zirriborroaren ildo nagusien nondik norakoa ezagutzea, eta are gehiago esku-hartzerik nimiñoena izatea erregelamenduan berma daitezen CIEetan barneratzen diren pertsonen eskubide guztiak. Elkarrizketa-uko horrek susmarazten digu eskubideak mugatzen eta murrizten dituen araua izango dela, oraingo zentro bakoitzeko arauak aldebakarreko modu bidegabean ezartzeak dakarren segurtasun juridiko ezareni jarraipena, hain zuzen.

Moldatzen ari den Erregelamendu berriak ezin ditu ahantzi CIEen funtzionamenduari buruz plazaratu diren kexak, kale-lanean ari diren elkarteen mugimenduarenak, edo Europako erakundeek edo Europar Parlamentuko zenbait batzordek egindakoak, edo Espainiako Herriaren Defendatzaileak, Estatuko Fiskal Nagusiak berak, eta autonomia askotako erakundeek igorritakoak. Horregatik galdatzen dugu solaskidetza ofiziala onar dadin, bai elkarteen mugimenduak eta baita gainerako entitate interesdunek ere, Erregelamenduari buruzko eztabaidan parte benetakoa hartu ahal izan dezaten.

Ezin dugu onartu gizarte zibila kanpoan uztea Erregelamenduaren lantze-prozesutik: arau horrek ezarriko du nola funtzionatuko duten egoera administratiboa erregularizatu gabe izateagatik milaka pertsona atxilotuta dauzkaten guneak. Emakume eta gizonezko horiek gure bizilagunak dira, gure gizartearen atal garrantzitsu bat. Pertsona guztien eskubideak, bakoitza non jaio den kontuan hartu gabe, errespetatuak izateko ahaleginean ez dugu etsiko. Beharrezkoa da, hortaz, gure gizarteko osagarri guztiek parte har dezaten solaskidetza hori lortzeko. Gizarte-erakundeen, arlo juridikokoen, osasun publikokoen, irakaskuntzakoen aldarrikapenak oso beharrezkoak dira Barne Ministerioak CIEetan barneraturiko pertsonen oinarrizko eskubideak bermatzen eta garatzen dituen Erregelamendua onar dezan.

Azpimarratu behar dugu ordenamendu juridikoak pertsona haiei mugatzen dien eskubide bakarra joan-etorri eskubidea dela. Horregatik Erregelamenduaren eginkizuna da beste eskubide guztiak bermatzea: osotasun fisiko eta psikologikoa, osasuna, asistentzia juridiko eta soziala, intimitate-eskubidea errespetatzen duen trabarik gabeko komunikazioa, norberaren eskubideak ezagutzea eta egikaritzea, egoera egokian dauden instalazioak edukitzea. Eta barneratze-gune horiek ixtea lortzen ez den bitartean, beren funtzionamenduaren inguruko ilunkeria ezabatu behar da, barneratutako guztien oinarrizko eskubideak errespetatzen, gizarte-erakundeetarako sarbidea errespetatzen, eta informazio publikoa eta estatistika zehatzak ematen gai CIEetatik pasatzen diren pertsonei buruzko gai hauetaz: egoera juridikoa, barneratzearen iraupena, zertan amaitzen den, barneratuen egoztea edo askatzea.

Manifestu hau sinatzeko eskatzen dizugu

Iruzurrik ez Errgelamenduarekin. Itxi CIEak

Sinatzen duten erakundeak:
ACSUR Andalucía
Acoge Asociación
Pro Derechos Humanos de Andalucía (APDHA)
Asociación Española para el Derecho Internacional de los Derechos Humanos (AEDIDH)
Campaña “CIE’s No” (Valentzia)
Comisión Española de Ayuda al Refugiado (CEAR)
Convivir Sin Racismo
Federación estatal de Asociaciones de SOS Racismo Ferrocarril Clandestino
Fundación Acción Pro Derechos Humanos Grupo Inmigrapenal Médicos del Mundo
Migreurop
Mugak
Plataforma de Solidaridad con los/las Inmigrantes (Malaga)
Pueblos Unidos
Observatorio del Sistema Penal y Derechos Humanos (Bartzelonako Unibertsitatea)
Parroquia San Carlos Borromeo (Madril).

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web