Helburuak

Helburuak eta eraketa egitura:

1. Helburuak

SOS Racismo/SOS Arrazakeria Gipuzkoa 1993an sortu zen, legearen arabera, eta helburu du borroka egitea larruazalaren kolorean, edo jatorrian, edo kulturari buruzko arrazoietan oinarritzen diren bazterkeria eta bereizkeria guztien aurka, gizabanako, talde edo instituzio mailan gertatu. Gizaki guztientzako tolerantzia, eta errespetua eskatzen dugu, pertsona guztien eskubide-berdintasunean eta tratu berdinean gauzatzen direnak. Dagoen kultura-aniztasuna gauza ontzat daukagu, eta hortaz, gure gizartean bizi diren pertsona eta giza talde guztien kulturentzako libreki garatzeko eskubidea aldarrikatzen dugu. Bertako eta immigrazioan etorritako pertsona eta gutxiengo guztien arteko harremanen eta elkartrukearen aldeko ekintzak sustatzearen aldeko apustua egiten dugu. 

Helburu horiek lortzeko bidean hauek dira garatzen ditugun ekintzak:

• Immigranteei laguntza ematea legeek eta administrazioko ohiturek behartuta egin behar izaten dituzten izapide administratibo eta judizial ugarietan.
• Mobilizazioak eta errebindikazio-ekintzak.
• Era guztietako neurriak proposatzea instituzioei, imigranteek beren eskubide eta betebeharrak bete ahal izan ditzaten beste hiritarren berdintasunean.
• Iritzi publikoa sentsibilizatzeko ekintzak antolatzea.
• Hitzaldiak, mintegiak eta topaketak antolatzea.
• Asoziazionismoa sustatzeko jarduerak, immigranteen parte-hartzeari eta aurreratzeari arreta berezia jarriaz.
• Herrialde pobretuen garapenerako proiektuak, garapen-kidetzan aurrera eramatea.
• Gizarte-zerbitzuen alorrreko jarduerak.
• Garapenerako hezkuntza- eta sentsibilizazio-jarduerak.
• Bakean hezteko jarduerak.
• Ikekuntza- eta dokumentazio-jarduerak.
• Materialak argitaratzea.
• Ikerkuntza zientifikoa.
• Gazteriari bereziki zuzendutako jarduerak.
• Boluntariotza sustatzeko jarduerak.

2. Eraketa egitura 

SOS Arrazakeria, oinarri-erakunde bat da; bertan, pertsona guztiek eskubide eta betebehar berdinak dituzte, beraiek libreki aukeratutako alorretan lan egiten dute, eta beren jardunaren arabera parte hartzen dute erakundean.
Hortaz, gurea irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta bere jarduera, arrazakeriaren aurkakoa da, demokratikoa, oinarrikoa, etnia anitzekoa, progesista, eta nazioartekoa bokazioz.


Bazkideen batzar orokorra urtero biltzen da, jarduketa-ildoak eta ekonomia-balantzeak onartzeko, eta Lehendakaria, Idazkaria, Diruzaina eta sei bokalez osatutako Zuzendaritza Batzordea hautatzen du. Elkarteak aurrera eramaten dituen jarduerak garatzeko osatu diren lan-taldeak probintzia mailako bilera egiten dute hilean behin. Informazio-jarioa, etengabekoa da bide eletronikoetan, eta hilero informazio-buletin bat bidaltzen da.


SOS Arrakeria Gipuzkoa elkartea, bere ibilbide luzearen (18 urte) eta denbora horretan egindako lanen ondorioz, egitura guztiz sendoaren jabe da eta lankide-sare zabal eta sendo baten laguntza du. Orobat, era guztietako gizarte-eragileek aintzat hartzen dute, gauza bera Gizpuzkoako Lurralde Historikoko eta kanpoko erakundeek eta administrazioaren zerbitzuek.


Bere erakunde-egituran dagoen talde profesional sendoak (lan-kontratudun 6 emakumezko eta bi gizonezko), daukan egonkortasun eta gaitasun handiarekin, asko handitzen du elkartearen esku-hartzeko ahalmena,
SOS Arrazakeriaren aurrekontuaren iturriak, bazkideen ekarpenak, dohaintza pribatuak, eta gehienbat, erakunde publikoen (Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundia, Espainiako Gobernua eta Europar Batasuna) laguntza lortzen duten proiektuak dira. Gainera, 2008 ezkeroz, hitzarmen bat dugu Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, pertsona immigratuen edo gutxiengoen kontsultak eta eskakizunak atenditzen dituen Informazio eta Salaketa bulegoarentzat.


Estatu espainoleko SOS Arrazakeria Elkarteen Federazioko kide gara. Federazio hori 1995 urtean eratu zuten zenbait lurraldetan jadanik bazeuden SOS Racismoko elkerteek. Federazioaren barne funtzionamendua, idazkaritza batean, eta hiru hilean behin egiten diren koordinazio-bilera batzuetan bideratzen da. Une honetan Gipuzkoako SOS Arrazakeriak darama idazkaritza-jarduna.


Informe Anual 2011 Sobre El Racismo En El Estado Espanol 9788496993242Estatuko SOS Arrazakeria Elkarteen Federazioak 1995 urtean hasita, Estatu espainoleko Arrazakeriari buruzko Urteko Txostena argitaratzen du. Txosten horren helburua da kulturan, erlijioan edo nazio-jatorrian oinarriturik pertsonen arteko bereizkeria ezartzen duten politika, erabaki eta jardueren analisirako eta gogoetarako lanabesa izatea. 2010 urtetik aurrera Txosten hori MUGAK-ek, SOS Arrazakeria Gipuzkoako Dokumentazio Zentroak egiten du. Txosten horretarako informazio-iturriak MUGAK-en Aniztasunaren Behatokian dauden artxibategi digitaletatik, Estatuko SOS Arrazakeria taldeek dauzkaten Informazio eta Salaketa bulegoetatik datoz.

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web